Mapi Urresti psikomotrizistak gidatuko duen formazioak ikasturte bateko iraupena dauka. 2023-2024 ikasturtean, 0 eta 6 urte bitarteko haurrekin lanean ari diren hezitzaileentzako "Psikomotrizitate erlazionala: aukera berdintasunerako eta emozioen lanketarako" formazioa bostgarrenez eskainiko du Hik Hasik. Izen-ematea zabalik dago irailaren 10a arte.