Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, ostera, maiatzaren 18an ikastetxeetara bueltatzen hasteko deia egin du Cristina Uriarte hezkuntza sailburuak, itzulera mailakatua proposatu du. Gehiengo sindikala, ordea, kexu da, haurren eta hezitzaileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko neurririk eta zehaztasunik ez delako iragarri, eta beraz, zail izango delako baliabiderik ezean, berau bermatzea. Ipar Euskal Herrian ere, eskolara itzulera mailakatua egiteko baliabide gabezia eta osasun-arriskua salatu dute ikastetxeek, familiek eta sindikatuek.