2022-05-23 08:12

Donostiako Aquariumean aurkezu zuen Hik Hasi egitasmo pedagogikoak HAZI HEZI haziera eta heziketa gaiei buruzko aldizkariaren formatu berria, arinago eta ikusgarriagoa. Ekitaldian parte hartu zuten, erakundeetako ordezkariek, euskalgintzakoek, komunikabideetakoek, harpideek, irakurleek eta familiek. Estitxu Fernandez psikologo eta komunikatzaileak hitz batzuk egin zituen, baita HAZI HEZIko kideek ere, eta aurkezpena Pituxa clownaren bakarrizketarekin amaitu zen. Bideoa ikusgai dago.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.