2023-03-03 09:15

Egokia al da euskara irakasteko erabiltzen den metodologia? Euskarako eskoletan gustura sentitzen al dira ikasleak? Ikasgai erakargarria al da Euskara? Galdera horiei guztiei, ñabardurak ñabardura, hitz bakarrarekin erantzun diete 2022. urteko Euskarabentura espedizioan parte hartu zuten Euskal Herri osoko ikasleek: ez. Kike Amonarrizek egindako inkesta batek utzitako emaitza nagusia horixe da. Euskarabenturan parte hartu zuten gazteei egindako inkestak datu argigarriak utzi ditu eta horiei helduta artikulu interesgarria idatzi du Amonarrizek: 'Euskara irakasteko metodologia Euskarabenturako gazteen begiradapean'. Ikasleen % 85ek diote euskara irakasteko erabiltzen den metodologia ez dela egokia. Zaharkitua dagoela uste dute eta, besteak beste, gramatikari toki handiegia eskaintzen zaiola eta ahozkotasunari, gutxiegi. Ikasleek ebaluazioa egin dute, orain zer eta nola aldatu behar den hausnartzeko unea da.  

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.