2020-05-29 10:26

"Haurren eskubideak jasoz, josiz, betez... elkarrekin bizipozez!" lemapean jardunaldiak egingo ditu Bizipoza elkarteak larunbat honetan, maiatzak 30. Bertan Peio Manterola EHUko ikerlariak Bizipozako elkarte-kideen egoera eta beharrean inguruan egindako ikerketaren berri emango du, eta ondoren, hainbat taldetako kideek euren egitekoaren berri emango dute, hala nola, Hiru Hamabi elkarteak, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak, Gure Señeak, Ndank Ndank elkarteak, Hik Hasik, Aspanifek... Jardunaldia online egingo da.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.