2020-05-15 12:32

Hik Hasi Laborategia abiatu dugu: lehen mintegiko lehen ikastaroko zuzenekoan azpimarra asko egin zituen Nora Salbotx Amaiurko herri eskolako maistrak. "Eskola ere ezagutza komuna bat da";
"ezagutza modu kolaboratiboan eraiki behar da"; "Irailean egokitzapen potente bat prestatu beharko dugu guztiontzat, ez bakarrik haur txikientzat".

Bigarren ikastaroa, "COVID-19aren ondorengo askatasunaren pedagogiaz", Ane Ablanedorekin, abian da. Baina izen-ematea zabalik dago maiatzaren 20a arte. Zuzenekoa 21ean izango da, 15:00etatik 16:20etara.

Bigarren mintegiko izen-ematea ere zabalik dago hemen.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.