ARGIA.eus

2019ko otsailaren 21a

Plaza!

SORTU KONTUA
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.
2018-12-27 11:38

- Aditu! -esan zuen ahots batek.

- Zu medikua izango zara. Bizitzak salbatuko dituzu, mina kendu, gaixoei itxaropena emango diezu.

- Zu arkitektu garrantzitsua izango zara. Eraikuntza harrigarriak sortuko dituzu, kaleak eta munduko hiriak jantziko dituzu.

- Zuk giza legeen inguruko ezagutza izango duzu. Giza jokabideak epaitu eta justiziaren aldeko lana egingo duzu. Abokatua izango zara.

- Zure asmakizunek gizakion bizitza erraztuko dute. Teknologia dominatuko duzu.

 

Eta orduan, niri begiratu eta indarrez esan zidan:

- Zu HEZITZAILEA izango zara. Zure eskuetan haziko dira medikuak, arkitektuak, abokatuak, asmatzaileak? Zure hitzei eta ekintzei esker, haurren burmuinetara eta bizipenetara helduz, sortuko dira pertsona jakintsuak, artistak, arduratsuak, identitatedunak, solidarioak? Baina, argi izan, zure lana ez da ezagutuko. Ikusten ez den zimendua izango zara, obren handitasuna sustengatuko duena. Azken baten, partekatu zutenen adimenetan presente egongo da, agian, zure irakaskuntzen oihartzuna. Baina haien bihotzetan ezingo dute ahaztu amestutako etorkizunera bultzada eman zeniela.

- Zure lanaz harro, lasai eta oroitzapen ederrez beterik amaituko duzu, nahikoa egin izanaren sentsazioarekin!

- Zu HEZITZAILEA izango zara!

 

URTE BERRI ON, IRAKASLE edo HEZITZAILE!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.