2020-06-02 01:11

Herri Boterearen gaia jorratzean, herria bera opresioak bizi dituen populakuntzetan oinarrituz, bitartekari galdera zen jakitea opresioa eta zapalkuntzak aipatzean zertaz ari garen. Galdera horren bidean Said Bouhamamaren idatzi batekin topo egin dugu. Bertan kapital irabaziak metatzeko oinarrizko bide gorde bat berriz mahaigaineratzen du gaur egungo zapalkuntzak berkontestualizatuz. Garai batean kapital irabazirako herriaren esplotazioa (eta kolonizazioa) oinarrizko tresna bazen gaur gain-esplotazioan oinarritzen dela proposatzen du. Hau da, jendeak lan egitearen trukean oinarrizko beharrak betetzeko gaitasuna ez bermatzean, eta hortik beti eta beti irabaziak jatean.

 

Kapital sistema beraren aurkakotasunean berez doa explotazioaren kontrako ikuspegia. Hau gaur egungo explotazioaren sakontze saiakera bat da. Hemen segituko dugu bere idatziaren ibilbidea, gaia sakontzen hasteko.

 

Mundializazio Kapitalista eurozentrista eta imigrazioa: pseudo-postmodernitatearen maskara kentzen duen munduaren proletarizazioa

 

  1. Mundializazio Kapitalista eta munduaren proletarizazioa

 

Dominanteen diskurtsoan, globalizazioa eta mundializazioa zientzia eta tekniken garapenaren planetaren interakzio berriak sortzen dituen ondorioak bezala aurkezten dira. Eleberri ideologiko internazional horren arabera komunikazio eta informazio teknikek estatu nazioak obsolezente bilakatu ditu, emantzipazio diskurtso handiak kaduko bilakaraziz (sozialismo, antikolonialismo, anti-inperialismo…) eta klase borroka deuseztatuz. Horrelako diskurtsoak mundializazio honen jatorria eta natura maskatzen ditu. “Mundializazio” hau, botere inperialista handien triadak (Estatu Batuak, Europar Batasuna, Japonia) mundua partekatzeko duen estrategiaren ondorioa da.

 

Hau ez da “mundializazio” bat, hau “mundializazio kapitalista" da, mundu mailan zentro dominanteez eta periferia dominatuez munduaren zatiketak birproduzitzen eta areagotzen dituena baita herri bakoitzean klase sozialak polarizatzen dituena. Kapitalista izanda, kausan erabaki politiko eta ekonomiko zehatzekin (G8, FMI, Banku Mundiala, Komertzio Antolakuntza Mundiala…) “mundializazioak” bigarren gerla mundialetik populuek lortutako irabazi sozial eta politiko gehienen ofensiba orokortua erran nahi du. Hau, bigarren gerla mundialetik eta deskolonizaziotik atera ziren indar harremanen eta oreken desagerpenak posible egin du. Mundu bipolarraren desagerpena SESB-aren bukaera, herri borrokek logika kapitalista eta inperialistari iraitzitako kontzesio guzien husteko oportunitate gisa ikusia eta analizatua izan da klase dominanteetan. Proiektu kapitalista eta inperialista “puru”-ra itzultzea klase dominantearen biltze oihua bilakatu da. Ultraliberalismoa bere ordain ekonomikoa da. Planeta inarrosten duten mugimendu herritar masiboak, haien dibertsitate eta kliskagailu nazional bereziez gain, kontra-iraultza programatu honen kontrako saiakerak dira. Jazartze bakoitzaren kliskagailuak bereziak badira, kausak berak aise komunagoak dira: “mundializazioa” deiturikoak ekartzen duen poperisazio masiboaren errefusa. Oraingo jazartzeen oinarri materiala kontutan hartzea ezinbestekoa da gure garaia ulertzeko.

 

“Demokrazia”-ren aldeko, “sistema”-ren kontrako edo “askatasuna”-ren aldeko mugimendu soilak izaitetik urruti, herritar mugimendu masibo hauek, Bouamamaren iduriko, “mundializazio” honek sortzen duen aurrekaririk gabeko munduaren proletarizazioa islatzen dute. Hau kapitalen zirkulazio librearen oztopoen desagerpen, komertzio librearen oztopoen eraiste, aduanen frenoen eta konkurrentzia librearen legedi pisuen errotik kentzearen logikapean hedatzen da. Gure mediatako antenetan orduz ordu gogoratuak diren formula hauen atzean desregularizazio orokortu bat gordetzen da, irabazien tasa igoerarako mekanismorako lan-eskuaren kostuen ttipitzea motore nagusi duena. Periferiako herri dominatuak “prestatuak" izan dira hiru hamarkadaz ajustatze estruktural plangintza honi FMI eta Banku Mundialaren bitartez. Kredituari sarrera ukaiteko periferia horiek aduanako babesen likidatzea behartuak izan dira, prezioen libratzeaz, zerbitzu publikoen pribatizatzeaz, atzerriko inbertsioak errazteaz etab.

Gaur egun horren ondorioak nabariak dira: zentro inperialisten desindustrializazioa eta periferia dominatuen proletarizazioa, puntu amankomuntzat klase herrikoien poperisazioa.

 

Soilik media dominanteek inposaturiko ikuspegi eurozentristak lortu du agertarazten lan-eskuen berdistribuzio mugimendu zabal baten gisa. Langile klasea eta klase borroken bukaeratzat ikustarazi du. Gizarte postindustrial baten sartzearen froga gisa. kapitalismoaren mutazio sakon baten adierazle gisa. Baina langile klasea ez da ttipitzen, baizik eta handitzen da. Hori bai begirada ez zentro inperialistetan zentratuz beizik eta planeta osora zabalduz.

Zenbaki bakar batzuek balio dute demostratzeko: 1950ean, periferia dominatuetako herri batean lan egiten dutenen artekoan industrietako langileen partea %34koa zen. Parte hau %53koa zen 1980ean eta %79koa 2010ean (hau da zenbaki absolutuan 541 milioi langile; 145 milioi zentroko herrietan direlarik). Analisia esku lanetan zentratzen badugu, lan eskuaren transferentzia oraindik garrantzitsuagoa da: John Smith-ek laburbiltzen duen bezala “eskulanetako langileriaren %83ak Hegoko herrietan bizi eta lan egiten du (i)”. Eta igoera hori, periferiako herrien partetik zabaldu da “lan-esku mundial efektibo” igoerarekin garatu da: 1980 eta 2006 artean FMI beraren zenbakiek diote 1,9 miliarretik 1980ean 3.1 miliarrera pasa garela 2006ean.

 

Samir Amin-ek “Modernitatea, Erlijioa eta Demokrazia; Eurozentrismoaren kritika, Kulturalismoen kritika” liburu obra bikainean planetaren polo bateko garapena eta beste poloaren azpigarapena sintetizatzen du (iii). Iraganeko mundu mailako polarizazio horrek aro berri bat ezagutzen du munduaren proletarizazioarekin islatzen dena. Kapitalismoak herri periferikoetan langile klasea emendatzen duen denbora berdinean, herri hauetako laborantzako lanak eraisten ditu. Doitzeko plan estrukturalek inposatutako merkatuen idekiera eta kanpoko komertzioaren liberalizazioak laborantza lanaren partea eroriarazi du: periferiako herrietako populakuntza aktiboan %73a izaitetik 1960an % 48ra pasa dira 2007an (iv). Langile industrialen aurrekaririk gabeko igoera, eta horren bezain beste langabetuen igoera ikaragarria, aglomerazio periferietan metatzen direnak, laborantzaren eraistearen eta landa eremuaren exodoaren ondorioz (hau argiki agertu da Indiako irudietan birusarekin haien herrietara itzulitako jende mugimendu uholdeetan). Hauek dira herri periferiko dominatuen bi karakteristika nagusiak.

 

Zentro inperialistako herrietan egoera ez doa ainitzez hobeto. “Zerbitzuaren ekonomia”-ren mitoaren kontrakoan, lan industrialaren jaitsiera langabezi estruktural handitze batekin islatzen da. Hemen ere proletarizazioaren presentzian gara. Algeretik Parisera, Khartoumetik Beirutera, jaka horietatik Hirak-etara (v), proletarizazio hori da islatzen 2019ko haserre herrikoietan (eta ziurrenik orai Minnesotatik estatu batuetako haibat hirietaraino).

 

Imigrazioaren inguruko debateak, honi lotutako politika errepresiboak eta hortik jalgi diren drama humanoak munduaren proletarizazio honen zerbitzuko dira. Imigrazioaren trabak aurrekaririk gabeko zorroztasunekoak dira kapitalismoaren

historian. Herri periferietako “gain-populazioa”, ezin dena migratu herri zentroetara, bidoi-hiri erraldoietan metatzen da (vi). Hauek gogorarazten dituzte Engels-ek 1845ean langile klase ingelesarentzat egiten zituen bizilekuen deskribapenak (vii). Emigrazioaren murrizketek “gain-populazio honen gatibu mantentzea dute helburu, enplegu deslokalizatu masiboentzat egon daitezen eskuragarri. Mugen heste armatuek ez dute inundik inora “ordezkapen handiaren” izua islatzen, kalkulu ekonomiko hotz baten islada dira, mediterraneoa eta mexikar muga hilerri erraldoi bilakatzen dituena. Zinismoaren gorenera iristen gara “imigrazio hautatu”-aren diskurtsoarekin: hau, herri periferikoen langile kalifikatuen hustea besterik ez baita, lan-esku konplexu horren formakuntzaren gastuak beregain hartu gabe. Hemen ere zenbakiak adierazle dira, Afrikako medikuek Estatu Batuetara egiten duten ihesari buruzko 2013ko azterketa batek erakusten duen bezala: “Saharaz Hegoaldeko Afrikako medikuen Estatu Batuetarako ihesa behin betiko hasi zen 80. hamarkada erdian, azeleratu da 1990 urteetan, FMI eta Banku mundialak inposatutako doitze estruktural programen aplikazio garaian [viii].” Europarako, Algeriar edo ekialde hurbileko medikuek, ospitale frantsesetan, prozesu berdina testigatzen dute.

“Burumuinen ihesa”, poperisazioaren igoera zentroan eta oraindik gehiago periferian, migrazio politika murrizgarriak eta erailketa instituzional masiboak mediterraneoan eta muga mexikarrean mundializazioaren aurpegitxo bereizezinak dira.

Hau da Fidel Castrok gogoratzen zuena Durbanen 1998an: “Iragartzen diguten Kapitalari eta lehengaiei bezala, zirkulazio librea, beste guzia inperatiboki dominatzen segitu behar duenari ere gauzatu behar zaio: jendea. Amaitu dira odolez beteriko harresiak orain eraikitzen ari direna bezalakoa muga amerikano-mexikarrean, nun ehunka pertsonek galtzen duen bizia urtero. Imigranteen pertsekuzioa akabatu behar da! Xenofobia gelditu behar da, ez elkartasuna” (ix).

 

2. Esplotaziotik Gain-esplotaziora:

Periferia dominatuaren proletarizazioak ez dio hobekuntzarik ekarri. Zentro inperialisten langileen eros ahalmenaren jaitsiera, ez da transkribatu periferiako langileenaren igoerarekin baina irabazien igoerarekin. Honek erran nahi du lan-indarraren esplotazioa gain-esplotaziora pasatzea edo gainbalio mota batetik beste gainbalio mota batera pasatzea. Itzuli gaiten Marxen kontzeptuetara, ezinbestekoak egoiten direna gaur egungo mundu barbaroaren ulertzeko.

 

Oroitaraz dezagun, Marxek, lan indarra kapitalismopean merkantzia bat dela kontsideratzen du, beste merkantzia guziak bezala bere produkzioa eta erreprodukzioa permititzen duena (janari, bizileku, jantzi, formakuntza, etab.). Balore horrek adierazpen monetario bat du, lan-sari erreala dena. Lan-sariarekin, kapitalistak erosten du lan indarra erabiltzeko eskubidea zonbait iraunpenentzat. Iraupen horrek permititzen du bai langilearen lansariaren ekibalentea produzitzea eta gainbalio bat, irabazian eraldatua dena ekoitzitako merkantzia saltzerakoan. Lan egun bakoitza bi denboratan zatitzen da: baitezpadako lanean (lansariari dagokiona) eta gain-lana (gainbalioari dagokiona). Kapitalismoaren interesa gain-lana maximizatzea da edo baitezpadako lana guttiestea. Esplotazioak autorearentzat gain-lan hori adierazten du edo gain-balio hori. Beraz, lansaria bere prezioan pagatua delarik ere esplotazioa badago.

Marxen bigarren ekarpena da formalizatzea zer medioekin kapitalistak saiatzen duen maximizatzea gain-lana eta gainbalioa. Aztertzen ditu bereziki bi, “gainbalio absolutua” eta “gainbalio errelatiboa” deitu dituenak. Lehena maximizatua da lanegunaren luzatzearekin eta bigarrena langileen produktibitatea emendatzean.

 

Marxek luze aztertzen baditu bi forma horiek, ez du erran nahi ez dagoela besterik. Esplikatzen du hainbat momentutan, zehaztuz hipotesi bat pausatzen duela:

Hau da lan-eskua bere balioan pagatua dela. Erran nahi baita bere helburua sistema kapitalistaren logika analizatzea da (herri horretan edo bestean edo garai horretan edo bestean hartzen dituen forma konkretuetatik haratago eta ez errealki existitzen den kapitalismoa). Sistema kapitalistak ez du dudatzen, indar harremanek permititzen dion aldi oro, lansarien jaistea lan-indarraren balioaren pean, hau da duintasunez bizitzeko behar den minimotik bera. Gain-lanaren handitasuna, azpimarratzen du Marxek, [ezingo zen luzatu] ez bazen langilearen lansariaren ttipitzetik bere lan indarraren baliotik bera. […] Ordea, praktika horrek rola oso garrantzitsu bat jokatzen badu lansarien mugimendu errealetan, ez du lekurik hemen, nun suposatzen dugun merkantzia guziak, beraz lan indarrak baita ere, erosia direla haien balio justuan[x]». Kapitalaren lehen bolumeneko 8. kapitulu guzia dedikatua da adibide konkretuei, egoerekin nun lan-indarra ordaindua den bere balioaren petik eta horren ondorioz “indar horren ahitze eta heriotza goiztiarra” [xi] ». Egoera hauetan ez gara gehiago esplotazio egoerarekin baizik eta gain-esplotazioarekin.

 

Marxek emandako adibideetan, bik gaurkotasun handia dute gaurko kapitalismo mundializatuan. Lehena imigranteen indar-lana gain-esplotazioak azkarki hunkitua da, eta bigarrena egoera esklabista, koloniala eta semi-koloniala, nun gain-esplotazioa araua den. Lehen adibideak ekarriko du Marxek azpimarratzen sindikatuen garrantziaz “zaintza handienarekin arduratzea “gaizkien pagatuak” diren lanez, langileen desbateratzeari aurre egiteko “batak besteari egiten duten konkurrentzia ezin saihestuak sortua eta gauzatua izanda”[xii] ». Bigarrenak esklabismoa eta kolonialismoa denuntzia geroz eta indartsuagoa egitera eramanen du, hauek kapitalismoaren idealtipoa errepresentatzen dutelakoan lan indarraren prezio finkaketan: “ Kolonietan inbestitutako kapitalentzat, irabazi tasa gorago ekartzeko neurrian dira, zeren garapen ttipienekoaren arrazoiez irabazi tasa bertan modu orokorrean goragoa da, baina baita goragoa da kolonietako esklaboen erabilerari esker etab..[xiii]. » gogorarazten digu Marxek. Bi adibide hauek azpimarratzen dute alde batetik borroka antikapitalista baten ezdeuskeria bere egitarauetatik kentzen bazituen langile imigranteak ikutzen dituen diskriminazio arrazista, paperak ukan ala ez, eta bestetik internazionalismoarena.

 

Bere inperialismoaren analisian haren alde parasitarioa nabarmentzean, Leninek berriz hartzen du Marxen analisi hau monopolista bihurtu den kapitalismo batentzat. Irabazi maximalaren bilaketan, kapitalen esportazioa, dio autoreak, kapital jabeen errentadun baten jarduera eta jarduera parasitarioa ekartzen ditu. Kolonia partikularki zabalen jabetzaren monopolioa, aberatsak direnak edo leku onuragarrian kokatua, ber sentsuan aritzen dira. Segi dezagun. Inperialismoa sekulako diru-kapital akumulazio bat da herri kopuru ttipi batean, akumulazio bat iristen dena, ikusi dugun bezala, 100 eta 150 miliar franko titulutan. Hortik, klase baten edo zehazkiago errentadunen geruzakoen garapen izugarria, hau da, jende bat “kupoien moxtetik” bizi direnak, guztiz neholako enpresetako partehartzerik gabe eta haien ofizioa alferkeria dena.

 

Kapitalen esportazioak, inperialismoaren oinarri ekonomiko garrantzitsu bat dena, handitzen du oraindik gehiago errentadunen geruzaren isolamendua produkzio-arekiko, eta parasitismo kaxeta emaiten du itsasoz haraindiko herri edo kolonia batzuen esplotazioaz bizi den herri osoari.

Deslokalizazio errepikatuak lanaren kostuaren arabera; errentagarriak diren enpresen hetsiera, irabazi tasa ez maximoak egitea epaituak direlakoan; doitze estruktural planen presioa (lanaren kostua ttipitzeko, estatuaren lekua ttipitzeko eta desagertaraziz oztopoak kapitalaren zirkulazioari) etab., gaur egungo egoera ezaugarritzen duena, parasitismo orokortuaren adibideak dira.

 

Mundializazio kapitalista, karakteristika hauekin, ez da gehiago zentratua esplotazio sinple baten gain, baizik eta gain-esplotazio orokortuaren tendentziarengan. Gain-esplotazio hori orokortua izanik ere, desorekatua egoten da zentro inperialista eta periferia dominatuen artean. Inperialismoaren parasitismoaren analisian, Leninek azpimarratzen zuen jada kolonietatik tiratutako gain-irabaziek klase dominanteari emaiten duela jokatzeko leku garrantzitsu bat bake soziala erosteko purruxkak berbanatuz indar harremana inposatzen delarik. Hori gogorarazten du Fidel Castrok hitz hauekin : « Hirugarren munduko herri batean, esplotazioak konnotazio aise ikaragarriagoa du herri kapitalista garatu batean baino, zeren justuki iraultzaren beldurrez, sozialismoaren beldurrez, kapitalismo garatua iritsi da banaketa eskema batzuetara nun hein batean, Europan, Engels-en garaian eta Marxen garaian, usaiakoak ziren gosete handiez desegiten diren (xv). »

 

Marxek lantzen dituen hiru gainbalioetatik bakarrik bi izendatzen ditu izen batekin, hau da gain-balio absolutua, lan iraupenaren luzatzearekin lortzen dena, eta gain-balio erlatiboa produkzio igoerarekin lortzen dena. Hirugarrena aipatua da hainbat aldiz baina ez da analisiaren parte, gorago esplikatutako arrazoiengatik alde batetik. Deituko dugu gain-esplotazioaren gainbalioa, lortzen dena lan indarra pagatuz bere balorearen azpian. Gaurko mundializazio kapitalistak tendentzia du azken honen orokortzea langile kopuru geroz eta handiagoarentzat zentro inperliastetako herrietan eta oraindik intentsiboagoki periferia dominatuetako langileentzat.

Samir Amin-en terminoak berriz hartuz, kapitalismo hasierako gain-balio absolutuaren dominazioaz gain eta kapitalismo heldutuaren gain-balio erlatiboaz gain gehitzen da kapitalismo senilaren gain-esplotazioaren gainbalioa (xvi). Ematen du kapitalismoak ziklo bat amaitzen duela horrela eta berriz doala bere hasieretara. Hau da garai bat nun bere instalaziorako kondizio guziak elkartuak ziren Ameriketako zibilizazio indigenen eraiste barbaroarekin eta esklabutzarekin, haurren lanarekin eta laborari desjabetuak ziren lehen proletarioen gain-esplotazioarekin. Ematen du berriz hartzen duela “forma puru” bat, langileen antolakuntzak gain-esplotaziotik esplotaziora pasatzea inposatu aitzineko garaiak, hau da lan indarra bere balioan pagatzea inposatu aitzin.

 

3. Mugetako politikaren zentraltasuna.

Kapitalismo mundializatuak, gain-esplotazioaren gainbalioan zentratuak, oinarri mundialeko kateetan funtzionatzen du. Produktu finala kontinente desberdinetako leku geografiko ainitzetako elementuekin egina izan daiteke. Desberdintzen dituena periferia dominatuko produkzioak eta zentro inperialistarenak ez da produktibitate desberdintasuna baizik eta lansarien desberdintasuna. Ekoizpen tendentzial berdinekin, ber lan indarra desberdinki pagatua izanen da zentroan edo periferian enplegatua denaren arabera. Lansarien tartea produktibitate diferentzial batekin esplikatzen duten tesiak sinpleki tesi eurozentristak dira edo okzidentalo-zentristak; desagertarazten dituzte industria nagusietako balore kateetatik dimentsio mundiala edo desagertarazten dute kapitalismo mundiala esentzialki ezaugarritzen duena: « produkzioaren mundializazioaren ingurua mugatzen duen oinarrizko motorra lanaren ebazpen mundiala da (xvii) » laburbiltzen zuen John Smith ekonomialariak.

 

Hein horretan sartzen da mugen galdera eta mugen politika. Bi bektore existitzen dira azpi-pagatuak diren langileriara heltzeko : ekoizpena migraraztea periferia dominatura edo migraraztea lan-eskua zentroko herrietara. “Ekonomia aurreratuak iristen ahal dira langile erreserba mundialetara inportazioa eta imigrazioaren bidez (xviii)” laburbiltzen du Internazional Monetario Funtsak. Mundializazio famatua aurretik (hau da, mundializazio fase berria aitzin, hasi dena mundu bipolarraren indar harremanen desagerpenarekin) imigrazioa zen bektore nagusia eta esternazionalizazioa bektore sekundarioa. Geroztik aldrebes da. Alderantzikatze hori kontutan hartuz ulertzen ahal dugu mugen politikaren logika.

1) Mugen idekitze behartua merkantzientzat eta IMF, banku mundiala, komertzio antolakunde mundiala eta zentro dominanteetako herrien kapitalentzat, Doitze estrukturalen planekin, Partzuergo hitzarmen ekonomikoa (Europako APE), laguntzei akzesoa ukaiteko kondizionalitateak etab.

 

2) Mugen idekitzea “burumuinentzat” “migrazio hautatu”aren diskurtsoaren forma emanez. Zerbitzu publikoen pribatizazio kondizionalitate inposatu batekin (“burumuin” hauen nagusia zerbitzu publikoa zelakoan hor arte) PAS delakoak periferia dominatuko herrietan;

 

3) Mugen heste brutala eta militarra krima instituzional masiboetara eramaiten dutena mediterraneoan eta muga mexikarrean, legitimatua “krisi migratorioa”-ren legendarekin.

 

4) Mugen hestetik salbu atera direnen kudeantza, deslokalizatu edo esternalizatu ezin diren sektorearen onurarako, “paperik gabekoen” produkzioarekin, hauek behartuak direlakoan haien lan indarra saltzea bere balio petik.

 

∞∞∞

Mundu bipolarraren bukaeratik datorren indar harremanen mutazioarekin abiarazten den mundializazio kapitalistaren fase berriaren erran nahia berriz ekartzen du kapitalsimoa bere forma “puru”-ra, hau da irabazi sozialen aitzineko garaiera, borroka sozial eta askatasun borrokekin lotuta direna (esklabutzaren abolizioa, askatasun nazionaleko borrokak, independentzietako lehen bi hamarkadetako eskubide sozial eta politiko nazionalistak periferiako herri dominatuetan) inposatu zutena tendentzialki lan indarraren salmenta bere balorean. Gaurko mundializazio kapitalistak adierazten du gain-esplotazioaren gain-balorearen dominazioa, lanaren edo lansariaren epaitze mundialaren bidez lortu dena posible egiten, mugen politika industriala. Beste guzia poperisazio masibo baten ondorio logikoa da, zentroan periferian bezala baina modu ezberdinean, mediterraneoa eta Mexiko masa hilerri bilakatu, “alderrai" masa berrien sortzea “paperik gabe”ko edo “errefuxiatu” figura moduan. Mugimendu orokortu hau da 2019ko oldartze masiboen oinarria (eta seguruenik 2020ean dotoztenena). Modu horretako erregresio bat posible izaiteko, hedadura handiko ofentsiba ideologikoz lagundu behar zen. Lehen partea honekin amaitu du idazleak ideologia ofentsiba zehazten du bigarren partean.

 

Bigarren idatzian (beste idatzi batean sakonkiago aterako duguna) azpimarratzen digu mundializazioak osatzen duen gizarte-erregresioa nazismo garaietik at ezagutu ez genuen magnitudekoa dela. Hain zuzen ere, nazismoaren aurkako garaipenetik jasotako indar-harremanen aldaketa seinalatzen du. Bigarren Mundu Gerratik sortutako orekak desagertuak bere “ekialdea/mendebaldea” ardatz bipolarrarekin baita nazio-askapenerako borroka-dinamikekin batera, lekua utzi dio jendarteko hainbat kolektiboen gain-explotaziorako : emakumeak, gazteak, etorkinak, migranteen hirugarren belaunaldiak… Lan-indarren arteko lehia beti izan da kapitalismoaren konstante bat sortu zenetik. Horretarako, faktore posible eta imajinagarri guztiak erabiltzen ditu: sexua, jatorria, adina, etab. Arrazismoa, sexismoa, adinismoa ez dira makurgune moralak, lan-indarra kudeatzeko moduak baizik. Hortik, lanaren eta estatusaren zatiketa eta esplotatutako pertsonen estratifikazioa ondorioztatzen da. Langile Sozialaren eta kapitalismoaren ikusmolde esentzialistak dominatuen arteko dominatuak kontutan hartzea nasaiki hoztu du. Ez da inoiz izan langile klase edo kapitalismo homogenorik. Lehenengoak ustiapen-maila desberdinak izan ditu beti (diskriminazio sexistak, arrazistak edo adinekoak), eta bigarrenak beti erabili izan ditu esplotazio-mota batzuk zentro dominantean eta beste batzuk menderatutako periferietan (besteak beste esklabotasuna, lan-zuzenbidea eta zentroaren eta periferiaren arteko bizi-baldintza desberdinak).

 

Gizarte-erregresio eta eraso etengabe hau posible egin da, iraupen luzeko prestakuntza ideologiko batekin, dominatuen erreferentzia ideologiko eta teorikoak asalaraziz. Klase dominantearen hegemonia kulturala berinposatzerako gudukadan, idazlearen iduriko, teoria postmodernoen galaxia ardatz nagusi izan da.

 

Mairu (Gogoeta*taldeko kidea)

 

 

(i) John Smith, XX. mendeko inperialismoa, Editions critiques, Paris, 2019, p. 144.

(ii) FMI, World Economic Outlook, avril 2007, p. 162.

(iii) Samir Amin, Modernité, religion et démocratie. Critique de l’eurocentrisme, critique des culturalismes, Parangon, Paris, 2008.

(iv) Lanaren bulego internazionala, Lan-merkatuaren indikatzaile gakoak, Geneba, 2007, 4.kapitulua

(v) « Hirak » terminoak literalki « mugimendua » erran nahi du, autoizendapena izan da hainbat herritan arabea dutena hizkuntz amankomuntzat.

(vi) Mike Davis, Mundu posibleen okerrena. Explosio urbanotik bidioi-hiri globaletara, La Découverte, Paris, 2007.

(vii) Friedrich Engels (1845), Klase langilearen egoera Inglaterran, Éditions sociales, Paris, 1960,

(viii) Akhenaten Benjamin, Caglar Ozden, et Sten Vermund, Physician Emigration from Sub-Saharan Africa to the United States, PLOS Medicine, volume 10, n° 12, 2013, p. 16.

(ix) Fidel Castro, 1998ko Ots 2, http://www.fidelcastro.cu/es/discursos/discurso-pronunciado-en-la-primera-sesion-de-trabajo-de-la-xii-cumbre-del-movimiento-de.

(x) Karl Marx, Le Capital, livre 1, éditions du Progrès/éditions sociale, Paris, 1976, p. 306.(xi) Karl Marx, Le Capital, volume 1, op.cit., p. 258.

(xii) Karl Marx et Friedrich Engels, Instructions pour les délégués du Conseil central provisoire de l’AIT sur les différentes questions à débattre au Congrès de Genève (3-8 septembre 1866), in Jacques Freymond, La Première Internationale: Recueil de documents, Volume 1, Droz, Paris, 1962, p. 34.

(xiii) Karl Marx, Le Capital, livre 3, éditions du Progrès/éditions sociale, Paris, 1976, p. 253.

(xiv) Lénine, L’impérialisme. Stade suprême du capitalisme, Editions sociales, Paris, 1945, p. 89.

(xv) Fidel Castro, IV latino amerikar eta karaibetar elkarretaratzeen hetsierako diskurtsoa 1994 Urt 28, http://www.fidelcastro.cu/fr/citas/28-janvier-1994-0

(xvi) Samir Amin, Kapitalismo senilotik at, Au-delà du capitalisme sénile, PUF/Actuel Marx, Paris, 2002.

(xvii) Mike Davis, Le pire des mondes possibles. De l’explosion urbaine au bidonville global, op. cit., p. 264.

(xviii) FMI, Perspectives de l’économie mondiale 2007, Washington, p. 180.

Espazio hau “HERRI BOTEREA eta Euskal Herria”ren inguruko gogoeta dinamika kolektiboa bultzatzeko da, pertsona eta kolektiboen iritziak, hausnarketak eta ekarpenak jasotzeko eta zabaltzeko. Hamabostean behin, Euskal Herriko txoko desberdinetako kolektiboen zein pertsonen ekarpenak plazaratuko dira, guztion artean puzzle kolektibo aberasgarria eta anitza osatze bidean.