2019-12-04 19:30

Bizkaiko zinema areto nagusienak hilabete honetan ateak itxiko dituztela iragarri dute gaur goizean emandako prentsaurrekoan, abendurako galera ekonomikoak baino ez dituztelako aurreikusi.

Gaur goizean ere jakin izan dugunez Lemoako udalak “Mundu bat” elkartearekin batera eta giza eskubideen egun internazionalaren harira, 3 dokumentalez osotutako zine zikloa antolatu du Karabie gaztetxean. Afluentzia handiko egunak espero dira Lemoan eta zinefilo zein zinetflixero guztiek bertan izango direla uste da. “Gaur egun karteleran ditugun pelikulek ezin dute egitarau horrek aurkeztuten dauen maila gainditu, ezta Marveleko superheroi guztiak elkartuta ere” suminduraz adierazi digu zinema elkarteko zuzendariak, bera ere bertan egongo dela esaten zuen bitartean. “Ni klasiko bat naz eta zinera ligetako baino ez naz joaten. Zine zikloa debalde izanik, behintzet kalabazak merke urtengo jataz” adierazi digu irribarretsu tinderrarekin harrapatu dugun gazte batek.

Lemoako herria koloreztatzeko (edo behintzat saiatzeko) helburuarekin hazi, hezi eta bizi dan gazte asanblada gara.