2019-10-25 18:30

Hogei urte dire Lemoako gazteak batu eta herrien gazterieri alternatiba bat eskaintako apostue egin gendule.

Ametsak, ilusinoak, borrokak, juergak… danetatik bizi eta sortu izin dogu urte honitan eta bizipen guzti horrik ekarri gaitue geur garen honetara.

Eta argi esan behar dogu hamarkada bi honitan, maitatuek eta babestuek sentidu garela herrien, horrek dekon garrantzie guztiegaz, gaztetxea eta gazte asanblada herritik eta herrientzako sortutako tresnak direlako. Horregaitik urteurren hau herriegaz, zuokaz, ospatu gure dogu.

Askotan aldarrikatu dogun moduen dantzarik egin ezin bada, ez da gure iraultza. Beraz, erdu antolatu dogun ospakizunean hogei urte honik gugaz ospatuten.

Ta gugez batera kanteu ahal iziteko hemen izten deutsugu 20. urteurreneko kantearen lotunea. beraz badakizue, gozatu ta ez itzi kanteteari!! 

 

Lemoako herria koloreztatzeko (edo behintzat saiatzeko) helburuarekin hazi, hezi eta bizi dan gazte asanblada gara.