2019-12-22 18:00

ALDI supermerkatu kateak espazio barri bat egokituko dau gabonetako kontsumismo sukarrak eragindako eskari desproportzionatuei aurre egiteko eta “hamabostALDI kulturala” izeneko promozio limitau hau atara dau datozen egunetarako.

Kontsumitzaileak ezustean harrapatu dauzela komentau dosku enkargatuak eta hain egitarau oparo eta aberatsaren aurrean bizkor ibilteko ohartarzi dau, aleak laster amaituko direlakoan. Gainera, jabeak oso harro agertu dira “espiritu navideño” delako hori baliatu daurielako lursail berarengatik borrokan ari diren Txatxamurke eta Harrike bandak elkartzea lortu daurielako.

Bestalde, supermerkatuetan produktua dohainik probetako egoten diren mahaitxo horritako batek sortuten dauen konfiantzazko aura hori aprobetxatuz, promozioaren trapu zikinak kaleratu ahal izin doguz. “Badakit hau gero beharbada ez dala argitaratuko, bea esan beharra dago “pintxo lehiaketa” estrategikoki jarrita dagoela biztanleria guztia supermerkatu konbentzionaletara bideratzeko olentzerok oparitutako dirua bertan gastatzeko. Hori gitxi balitz, gure olentzero be fartsa bat da. Tripontzi guztiek Santo Tomasetan nahiko lan aukingo daurienaren aitzakipean paso egin daurie eta desesperatuta IBEFeko bat kontratatu behar izan dogu… ume ixajoak. Horreri gehitu behar dotsegu pailazoak resakeagaz etorteko baimena dekiela, kontratoan holan adierazi zaurielako.” adierazi dosku langile gazteenak irribartsu; badaezpada bere anonimatoa mantenduz.

Argi dau ez dala ustekabean igaroko dan hamabostaldi bat izango, beraz guk argi dekogu bertan egongo garela. Eta zuk… galdukozu? Eztiotsuela kontau eta erduu!!!

Lemoako herria koloreztatzeko (edo behintzat saiatzeko) helburuarekin hazi, hezi eta bizi dan gazte asanblada gara.