2018-04-19 12:04
Izena emateko epea zabalik da dagoeneko, eta Gure Esku Dagok dei egiten du lehenbailehen izena emateko, parte-hartzaileek beraien lekua ziurtatu eta antolakuntza lanak errazteko helburuarekin. Bi aukera daude horretarako: herrietako taldeen postuak, batetik, eta internetez saretzeko aukera, bestetik. Bost euroren truke banatuko den zapia tarteko, gutxienez 100.000 lagun beharko dira katea etenik gabe osatzeko, baina erronka da guztiok zapia lepoan jarri eta elkarri eskua ematea.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Erabakitzeko eskubidearen aldeko herri mugimendua. Burujabetzaren aldeko eta euskal herritarrok gure etorkizun politikoa libreki erabakitzeko lan egiten duen dinamika anitz eta parte-hartzailea. Jende zoriontsua herri libre batean.