2025-08-05 12:09

2025ean ere iritsi da Udanbizirako tartea Goiener Elkartean, uztailaren 14ean Irungo FICOBAtik abiatu eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Nafarroa Garaian barna egindako txirrindulari biraren kronika laburra da hau, Goienerreko Mastodon kontuan argitaratutako mezuak eta beste hainbat edukirekin egunez egun osatutakoa. Hemendik eskerrak Udanbizin parte hartu zuten txirrindulari, elkarte, hizlari, boluntario eta ekimen guztiei. Bereziki azpimarratu nahi ditugu aurtengoan ere gure esponsor izan diren Lodosako Gumendi Elikagai Ekologikoen banatzailea.

Uztailaren 14a

⚡ Abian da aurtengo #Udanbizi, Goiener kooperatibaren bizikleta bira berriztagarria!

▶️ 5 egunez Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroa Garaian barrena ibiliko gara, energia proiektu eraldatzaileak ezagutzen.

Lehen geldialdian, Hendaian BorderlineFabrika ezagutu dugu eta bertan "Bidasoa Etorkinekin" ekimenak egiten duen lana. Aurrera goaz!

Iban Lizarralde I-Enerreko kideak berealdiko hitzaldia eskaini digu Saran. Asko ikasi dugu iparraldeko alternatiba energetikoaz eta frantses estatuko egoeraz.

Iban Lizarralde, I-ener proiektua azaltzen


 

Uztailaren 15a

[BIDEOA]
📺 Hemen duzue Udanbiziko lehen etaparen bideo-kronika!
⚡ Ikusi eta zabaldu!

 

Abian da Udanbiziko tropela, 2. etapari ekiteko!
🚴‍♂️ 🚴‍♀️ 🚴 Gaur Saratik Itsasura arte!

IKUSI BIDEOA

Bidean, proiektu eraldatzaileak ezagutzen jarraitzen dugu. Adibidez, Uztaritzen Euskoa zer den azaldu digu Euskal Moneta ekimeneko Nikolas Blainek.

Nikolas Blain eta Euskoa

Maryse Cachenautek azaldu digu Lurzaindiaren borroka espekulazioari aurrean eta nekazal lurren alde.


 

Uztailaren 16a

[BIDEOA]
📺 Ez galdu #Udanbizi2025 txirrindulari birako bigarren etaparen laburpena!

Mendiben, Hegarain egin dugu geldialdia. Bertan, Jojo Goienetxek azaldu digu Sugarai ekimenaren sorrera, garapena eta orain dauden aldaketa fasea.

Jojo Goienetxe, Sugarai inguruko azalpenak ematen

Afaldu aurretik, Behorlegin egin dugu hurrengo geldialdia.

Basoa da ekosistema orekatuena eta baratzagintza bertan txertatzea da "Oihan Baratzea"ren filosofia, Gorka Torreren esanetan. Bagoaz aurrera!

Gorka Torre. Oihan baratzea bisitatzen


 

Uztailaren 17a

Behorlegin esnatu ostean, abian da #Udanbizi txirrindulari birako laugarren etapa!
Bagoaz, Elizondo! 🚴 🚴 👩‍🦽 🚚

Baigorrira iritsi aurretik, Jean Pierre Galantek erakutsi digu Donibane Garaziko zentral hidroelektrikoa. Harribitxi bat… eta Jean Pierre, aldiz, jeinua!

Jean Pierre Galant eta Donibane Garaziko hidroelektrika.ra bisita

[📺 BIDEOA] Ah! Eta ez geunden ahaztuta… Hemen duzue Udanbiziko hirugarren etaparen laburpena!
ITSASU - BEHORLEGI 🚴 🚴 👩‍🦽 🚚
⚡ Ikusi, gozatu eta zabaldu!

 

Ez Pogačar, ez Vingegaard… tropelik onena Udanbizikoa! 😍
⛰️ Izpegiko gaina

Izpegiko gaina. Talde argazkia

Amaiurko herritarrek gazteluan egindako auzolana azaldu digute eta ondoren museoa eta gaztelua bera bisitatu ditugu.

Amaiurko Gaztelua. Talde argazkia


 

Uztailaren 18a

[📺 BIDEOA] Eta ohitura onak ez galtzeko, hemen atzoko egunaren laburpena.
BEHORLEGI - ELIZONDO 🚴 🚴 👩‍🦽 🚚
⚡ Ikusi, gozatu eta zabaldu!

Kattalin Ezkerrak azaldu dizkigu Aroztegia eta Erdiz Bizirik herri borroken nondik norakoak Aroztegian bertan.

Arratsaldez, BixtuBerakoek energia komunitatea osatzeko egindako prozesuaren berri izan ostean Berako Espidobaita elkartean amaitu dugu bira Zaldibiko Valentziarrek egindako paella afaldu eta kantuan Udanbiziko Jabi betirako gogoratuz kantuan.

Hemeroteka:

Erran: Udanbizi txirrindulari bueltak Elizondo eta Bera lotuko ditu gaur

Irulegi irratia: “Udanbizi bizikleta martxak berriztagarrien inguruan hausnartzea du helburu”

Euskadi Irratia: Arrakastatsua izan da III. Udanbizi, Goienerren bizikleta bira

Xorroxin irratia: “Udanbizik beste era bateko oporrak aldarrikatzen ditu, gertukoak”

Euskadi Irratia: uztailaren 14an hasiko da Udanbizi, Goienerren txirrindulari bira

Erran: Goiener Elkartearen Udanbizi txirrindulari buelta eskualdean barna ibiliko da heldu den astean

Kolaboratzaileak:

Gumendi nekazaritza ekologikoa

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba