2025-02-12 12:36

2025eko otsailaren 1ean, boluntarioen topaketa berri bat antolatu genuen, Bergarako UNEDen egoitzan. Aldi honetan elkartzeko aitzakia eta lantzeko gaia «Goienerren 2025-2030 Plan Estrategikoa» izan zen. Kooperatiban hurrengo urteetan izango dugun norabidean ekarpenak egiteko aukera izan genuen boluntario zein langileek.

Plan estrategiko berria 2024ko udazkenean hasi ginen lantzen Pilotatze Taldeak proposamena onartu ondoren. Beste aukera batzuk aztertu ondoren prozesu osoa Korapilatzen-en laguntzarekin egiten ari gara eta Bergarako saioan bertan izan genituen taldeko Asier Gallastegi eta Pablo Aretxabala.

Aurreko asteetan boluntarioz eta langilez osatutako taldeek, beste hainbat bilera eta elkarrizketa egin zituzten, plan estrategiko honen eztabaidarako lehen oinarriak ezarriz. Bide horretan, Begarako saioa plan estrategikoa finkatzeko bidean urrats berri bat izan zen.

UNEDera bertaratutakoek, ondorengo ildoak landu eta euren proposamenak, adostasun eta desadostasunak mahai gainean jarri zituzten:

  • Benetako eragina energia trantsizioan. Ingurumena errespetatzen duen trantsizioa eta Goienerren komunitatearentzat sozialki bidezkoa dena.
  • Etorkizun moldagarria eta erresilientzia ekonomikoa.
  • Lidergo banatua eta gobernantza horizontal eta gardena erakunde «bizigarri» batean.

Goiz emankorraren ondoren, hartutako lanekin pozik, bazkari bikain batekin bukatu genuen topaketa, giro ezin hobean.

The post Plan estrategikoa lantzeko saioa Bergaran appeared first on Goiener Elkartea.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!