2019-02-25 00:00

Lurgintza kooperatiba eta Biolur elkarteak energiaren inguruko diagnosia eta hobekuntzarako proiektu pilotuaren barnean, Goiener Taldekoon laguntzarekin, pasa den ostegunean (urtarrilaren 10a), Oskotzen (Nafarroa) dagoen Planet Energy-ren egoitzan egon ginen. Bertan 4 zaldi eta 6 pertsonak sortzen duten hondakin organikoarekin biogasa sortzen duen sistema eraikitzen ari dira eta saretik isolatua dagoen instalakuntza fotovoltaiko eta eolikoa izango dute (eolikoa martxan, FVa urtarrilerako aurreikusia dute).

Ondoren, Lizarragako mikrosarera bisita egin genuen, Sakanako Landa Garapen agentziak sustatu eta bultzatua, eta estatuan horrelako lehen esperientzia. Ur zirkuito itxi baten bitartez instalazio FV baten soberakin energetikoa gorde eta turbinatu ondoren, herriko argiteri publikoa elikatzen du sistemak. Energia horren merkatuko agentea Goiener S. Coop. da handizkako merkatuan.

Argazki gehiago.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba