2020-09-29 09:57

Joan den ostiralean, irailak 25, Aparteko Batzar Orokorra ospatu zen batik bat Nafarkoopeko Errektore Kontseilua berritzeko. Batzarraren aitzakiaz fisikoki elkarrekin egoteko gogoa bazegoen ere, egungo egoera kontuan izanda telematikoki egitea izan zen aukera egokiena.

Aparteko Batzar honetan ere, aurrekoan bezala, Olatz Azurzak egin zituen moderatzaile eta gidari lanak eta Miren Olaetxea lehendakariaren hitzek eman zioten hasiera Batzarrari.

Kontseilu Errektoretzarako 13 hautagai aurkeztu ziren 10 postu osatzeko eta 360 punturekin, Miren Olaetxeak berritu zuen bere lehendakari kargua. Lehendakariordea Ane Garavilla bolondresa (Goiener S.Coop.en izenean) aukeratua izan zen 313 punturekin eta Idazkaria, Goienerreko langilea Alazne Arruti (Goiener Elkartearen ordezkari). Batzordekide gisa Ines Castiella, Beñat Gurmendi, Asier Arsuaga, Xabier Zubialde, Leire Donazar, Aintzane Iriberri (Sakana Garapen Agentzia) eta Oier Zenigaonaindia izan ziren hautatuak. Eta ordezkoak, Mamen Uharte, Jon Aramberri eta Jon Abril. Ikusi emaitza xehetuak.

Errektore Kontseilua berritzeaz gain, Alazne Arruti Ikastolen proiektuen egoeraren inguruan aritu zen eman diren azkeneko aurrerapausoak azalduz. Eta Santi Ochoa de Eribek egun Nafarkoopek eskaintzen dituen zerbitzu ezberdinetaz aritu zen: autokontsumoa, udalerriei eta lehen sektoreari eskaintzen zaien laguntzaz?€? Etorkizun laburrean gauzatu daitezkeen hainbat proiektuen inguruan ere aritu zen.

Demokratian bozka emateko sisteman izena eman zutenek bozken emaitza eta bozkak egiaztatu ditzakete ondorengo estekan saioa hasita.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba