2021-09-07 22:01

GOIENER TALDEAn Arabako taldea sendotze aldera bi lanpostu osatzeko deialdia eta hautaketa prozesua martxan jartzeari ekingo diogu. Hauek dira eskaintzen ditugun lanpostuak:

  • Arretako teknikari 1.
  • Goienerren aholkulari-eragile 1.

Esteka honetan topatuko duzu informazio guztia.

Enplegua sortzeko garaian, Energia sortzeko eta kontsumitzekoan bezala, Goienerren hurbilekoa bilatzen dugu, herrikoa. Araban bizi bazara, jakingo duzu energia-ereduari dagokionean aukera anitz eskaintzen duen lurraldea dela.

Gure beharrei aurre egiten lagunduko dien bi profilak aztertzera gonbidatzen zaitugu. Baldintzak betetzen dituzula uste baduzu bidali inprimakia eskatzen ditugun datuekin eta zabaldu eskaintza zure inguruan ere. Aurkezteko epea irailaren 21ean amaituko da.

Sektorean une historiko baten aurrean gaude eta Gasteizko bulegoa prest dugu bertan parte hartu nahi duzuenontzat.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba