2020-06-26 07:30

Dakizuenez Goiener Elkarteak Eusko Car Sharing irabazi asmorik gabeko elkartearekin hitzarmen bat sinatua du. Eusko Car Sharing elkartearen ekimenetako bat Ibilkari izenekoa da.

Goienerreko Mugikortasun bolondres taldetik, Donostian, auzoka autoa partekatzeko edo car sharing-a martxan jartzeko Ibilkari bultzatzen ari den ekimenaren berri eman nahi genizueke.

Autoa noizbehinka erabiltzen duten pertsona, familia edo erakundeek aukera honen inguruan hausnartzera gonbidatu nahi ditugu. Bai eta, bizi garen ingurunerako zein gutako askorentzako, irtenbide eraginkor, ekologiko eta iraunkor baten aurrean gaudela sinistuta, ekimen honetan parte-hartzera animatu nahi zaituztegu.

Udalerri iraunkorragoak bultzatuko dituen «errealitate berria» sortzen lagun gaitzazue. Eman aukera bat Ibilkari-ren ekimen berriari.

The post Ibilkari, Donostia inguruetan ere autoa partekatzeko appeared first on Goiener Elkartea.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba