2025-06-11 13:00

Aurten Goiener Elkarteko boluntariook Udanbizi txirrindulari bira antolatu dugu hirugarrengo aldiz. Sendotuta gatoz gainera, I-ener herritarren sozietatea izan baitugu lagun lan horretan. Izan ere, aurten, uztailaren 14an Irunen hasi, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Nafarroa Garaia zeharkatu eta Beran amaituko dugu bira uztailaren 18an.

Aurreko edizioetako gauza bera egitera goaz, pedalei eraginez ongi pasa nahi dugu, elkar ezagutu eta ekimen sozialeko proiektuak bisitatuko ditugu, gertutik eragiten diguten hainbat arazoren inguruan jardunez.

Guztira 40 txirrindularientzako lekua baino ez dugu, beraz erabaki azkar eta eman izena. Zatoz, ez zaizu damutuko: probatu ez duenak ez daki zer den hau!

Xehetasunak: Goiener Elkarteko boluntarioen webgunean.

 

 

Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.