2019-11-20 13:06

Mugen Gainetik, garapenerako GKE erakundeak, Espainiako transnazional batzuen lanak Mexikon eta Guatemalan eragiten dituzten ondorio sozioekologikoak eta gatazkak ezagutzera emateko 3 hitzaldi antolatu dituzte azaroan zehar, Donostia, Hernani eta Lasarten.

Transnazionalak herrialde horietan ezartzearen ondorioz, bertako indigenei ingurumen arloan, gizarte arloan eta politika arloan eskubideak urratu dizkietela elkarbanatu dute. Kapitalaren boterea, botere soziala menderatzen ari da eta energia eredu jasanezin horiek, ingurumenean eta gizartean ondorio bortitzak ekartzen ari ditu leku desberdinetara.

Hitzaldietan Mexiko eta Guatemalako emakumeez gain, Goienerrek ere presentzia izan du, energia sorkuntza eta merkaturatzeko alternatiba gisa.

Guztion artean esperientziak trukatuz, errealitatea ezagutzera eman dugu, jendea kontzientziatu eta kontsumo justua modu aktiboan gauzatzeko deia egin dugu. Giza Eskubideak defendatzeko guztiz beharrezkoa baita.

Bestetik, Mugen Gainetik, Chiapasko Emakumearen Eskubideen Zentroak (CDMCH) eta emakumeen kolektiboek euren eskubideak baliatzeari buruz egindako lana "Mujeres tejiendo terriorios" dokumentalean islatu du.

 

The post Espainiako Transnazionalen lanen ondorio sozioekologikoak Mexikon eta Guatemalan ezagutzeko aukera izan dugu appeared first on Goiener Elkartea.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba