2021-03-17 14:40

Pasa den larunbatean, martxoak 13, urteko lehenengo lantalde topaketa egin genuen, berriro ere online; baina hurrengo topaketa presentziala izango denaren itxaropena galdu gabe, eta noski, elkar ‘sentitzeko’ gogoz. Topaketak iraun zituen bi ordutan zehar 16-20 lagun egon ginen guztira.

Alex Lopezek, Goiener eta Ekhilurreko boluntarioak, diruaren historia eta txanpon mota ezberdinen inguruko aurkezpen bat egin zuen, ondoren Ekhilur irabazi asmorik gabeko kooperatibak gertuko ekonomia nola bultzatu nahi duen azaltzeko.

Galdera erantzunen tartean hainbat gai atera ziren: Ekhilurren ordainketa sistema; kudeaketa; Bilbo, Hernani eta Iratin ateratzear diren proiektuak; horrelako ekimen bat era erraz eta ulergarrian azaltzeko komunikatiboki dituen zailtasunak eta abar.

Hemendik gonbidatzen zaituztegu proiektua sustatzera eta bazkide egitera. Egon adi, aldaketak datoz.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Ekhilur.eus
Ekhilur telegram kanala

Inork gehiago sakondu nahiko balu egun horretan aipatu ziren hainbat esteka bildu ditugu:

— «Pactos verdes en tiempos de pandemias»
https://odg.cat/es/campana/pactos-verdes-pandemias/

— WIR
https://es.wikipedia.org/wiki/WIR_Bank

— Euskoa
https://www.euskalmoneta.org/

— Bristolgo Txanpona
https://bristolpound.org/

The post Ekhilur gertutik ezagutzeko aukera izan genuen larunbateko lantalde topaketan appeared first on Goiener Elkartea.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba