2025-03-20 16:37

Eraldaketa justu baterako bidean, ezinbestekoa da bidelagun egokiak aurkitu eta aliantza sendoak sortzea. Agerian geratu da hori Euskadiko CCOO sindikatuak eta Goiener energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibak gaur sinatu duten lankidetzarako akordio berrian. CCOO-ko Loli García Garcíak eta Goienerreko Jon Urturi Aldamak lankidetza-dokumentua sinatu dute, egungo larrialdi klimatikoaren aurrean energia-kontsumo kontzienteagoa sustatzeko.

Goienerren bazkidetzeko erraztasunak

Euskadiko CCOO sindikatuak eta Goienerrek lankidetzan jardun dute azken 5 urteetan. Orain, urrats sendoagoak ematea erabaki dute bi erakundeen arteko konpromisoan.


Modu honetara, Euskadiko CCOO sindikatuak bere langileak Goienerren bazkidetzera animatuko ditu, irabazi-asmorik gabeko kooperatiba herritar eta berriztagarrian sartzeko erraztasunak emanez.

Bi aldeentzako akordio onuragarria

Bere aldetik, Goienerrek arreta zerbitzua eskainiko dio sindikatuari, eta faktura elektrikoari buruzko hitzaldiak eta aholkularitza-tailerrak eskainiko ditu Euskadiko CCOOren egoitzetan.

Lankidetzarako hitzarmen honi esker, bi erakundeek urratsak ematen jarraitu nahi dute berriztagarrien eta ingurumena errespetatuko duen bidezko energia eredu baten alde.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!