2020-12-04 12:09

BERRIA Taldeak eta Goiener Elkarteak sinatu duten lankidetza hitzarmenaren bitartez elkarrenganako konpromezua berretsi dute, elkarrekin lan egiteko intentzioa azpimarratuz.

Hitzarmena Erika Martinez Lizarraga Goienerreko ordezkariak eta Iban Arregi BERRIA Taldeko kontseilari ordezkariak sinatu dute Andoainen.

Gauzak horrela, akordioan jaso dutenez, zenbait printzipio konpartitzen dituzte bi proiektuek. Hasteko, «harreman ekonomikoetan tokian tokiko eta bide laburreko interakzioak garatu eta sustatzea». Bigarrenik, pertsona erdigunean jartzen duen ekonomia ereduaren alde egiten dute biek. Azkenik, ingurumenaren ikuspegitik, kontsumo, merkataritza eta ekoizpen prozesu jasangarriak sustatzearen alde daude.

Horrenbestez, GOIENERrek nabarmendu du BERRIAk euskaraz eta Euskal Herrirako egiten duen kazetaritza, eta balioen artean ingurumenarekiko zaintza eta ardura izatea. Bestalde, BERRIAk interesgarria deritzo GOIENERrek trantsizio energetikoaren bidea nola urratzen duen, energia berriztagarrien alde egiten duelako eta irabazi asmorik gabeko kooperatiba gardena delako.

The post BERRIAk eta GOIENER Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute appeared first on Goiener Elkartea.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba