2023-12-15 08:30

Gertu gaude; gertukoak gara” dio kooperatiban maiz erabiltzen dugun leloak. Bada bazkideei zerbitzua bertatik bertara emateko gure ahaleginean erabaki genuen Donostiako lankideak bulego bakarrean biltzea zela egokiena. Udan hasi genituen lekualdatze lanak eta azken hilabeteetan Santesteban Musikaria kaleko 5.ean ari gara lanean. Bulego berriak hasiera ona behar zuela usteta, atzo ospatu genuen bazkide eta langileon bilgune berriaren irekiera-festa.


Irekiera-festa arrakastatsua

Egitarau oparoarekin eman genion ongi etorria Donostiako bulego berriari, auzorako propio egokitutako bi hitzaldirekin: lehena, “Energia-eraginkortasuna etxebizitzetan”, Chris Merveilleren eskutik; eta bigarrena, “Autokontsumoa dentsitate handiko auzoetan eta energia-komunitateak”, Ainhoa Lanzek eskainia. Biek ala biek ere, energia berriztagarrien garrantzia azpimarratzeaz gain, arduraz kontsumitzearen aldeko aldarria egin zuten.


Donostiako bulego berriaren irekiera-festa, Inaugurazio ekitaldi ofizialarekin amaitu zen. Bazkide zein auzotarren babesa eta ongi etorria jaso ostean, buru-belarri ekingo diogu lanari, gugan konfiantza jarri izana eskertzeko. Gure bulegoko ateak zabalik dituzue; arreta zerbitzua jaso nahi duenak, ordutegi honen barruan bisita gaitzake, aurrez ordua eskatuta:

Astelehenetik ostegunera: 9:00-13:00 eta 15:00-17:00
Ostiraletan: 9:00-12:00

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba