2017-12-15 12:04

Epaiketa hasi dute Belgikan politikariak diruz erosteagatik Herstaleko erraustegia eraikitzeko. 15 pertsona fisiko eta 7 enpresa eta erakunde akusatuen aulkian erraustegia eraikitzeko prozesuan komisio usteletan gutxienez 13 milioi euro eman edo hartu izanagatik.

Eta hemen zer?

Euskal Erregimena osatzen duten politikariek zenbateko komisioa jaso dute halako astakeria horrela inposatu nahi izateko herritarron osasunaren eta ekonomiaren gainetik?

Gure izenean sinatu duten kontratu iraingarria berehala erakus diezaguteka exijitzen dugu.

Boterearen hedabideek ez dute kontatuko. Zabal dezagun guk! Ustelak lurpera, bizitza da handiena!

Gipuzkoan inposatu nahi duten erraustegia gaur egun elitearen interesen alde eta herritarren aurka egiten ari diren politikaren sinbolo bat da. Ez gure izenean. Ustelak lurpera, bizitza da handiena.