2018-04-11 17:03

ADI: Apirilaren 12an, bihar, epaituko dituzte Iñaki Errazkin eta Ainhoa Intxaurrandieta. Zergatik? Donostiako erraustegia gelditzeagatik. Bankuei diru publikoa oparitu zieten swap mailegu toxikoekin PNV eta PSEk, Gipuzkoa hurrengo 35 urterako nahita zorpetuz, eta orain, swap horien kontra borrokatu zuten EH Bilduko kide Errazkin eta Intxaurrandietari eskatzen diete beren ondasun pertsonaletatik 40 milioi euro pagatzea!

Jokoan dagoena oso larria da: herritarrok betikoen negozio diren makroproiektuei buruz ezin erabaki ahal izatea. Injustizia hau eta mafiaren jokabidea ez dadila isilean gelditu! Epaiketa baliatu behar dugu ustelkeria gure marra gorri bat dela argi uzteko eta arduradunak seinalatzeko.

20:00etan herrietako PLAZETAN KAZEROLADA ETA KARTEL PEGAKETA HERRIKOIA. Lagundu herrietan deialdiak egiten. Errazkin eta Intxaurrandieta, ESKERRIK ASKO. Hurrengoan ere berdin egingo dugu!

Gogoratu, ekintzaile: Tantaz tanta egiten da itsasoa. Badakigu, ez gara masak aterako kalera, baina beti hor egon garenok ez dugu hutsik egingo.  Gaia larriegia da isilik etxean geratzeko: izan 4 edo 14, ehunka gara bakoitza bere plazan, eta merezi duen indarrarekin aterako dugu zarata!  Herritarrek epaiketa izan dela jakitea eta gaiaz sentsibilizatzea da garaipena! ZABALDU!!

Gipuzkoan inposatu nahi duten erraustegia gaur egun elitearen interesen alde eta herritarren aurka egiten ari diren politikaren sinbolo bat da. Ez gure izenean. Ustelak lurpera, bizitza da handiena.