2018-01-18 17:37

Gaur jakin dugu Europako Parlamentuak agindu duela eteteko zabor nahasiz elikatutako erraustegientzako diru-laguntzak. Energia Berriztagarrien Zuzentaraua ekonomia zirkularrari egokitzea bozkatu du; horretako zorroztu ditu zabor eta hondakinak energi ekoizpenerako erabiltzeko irizpideak.

Euskal Herrian, oraingoz, Bizkaiko Zabalgarbi erraustegiaren etekin ekonomikoetan izanen du eragina.

Baina hala ere, argi eta garbi erakusten du mundua erraustegiak inposatu nahi dituztenen kontrako norabidean joan behar duela munduak eta zentzu komunak. Minbizia, klimaren berotzea, zor ekonomikoa izugarriak, herritarren pobretzea... argi dugu hori ez dela norabidea.

Eta besteren artean, Olano eta Asensiok badakite korrontearen aurka, elite baten interesak bakarrik defendatuz, erraustegia inposatu nahian ari direla.

Guk erraustegi hori ezin dugu onartu. Aurka lanean jarraitu behar dugu. Kalean. Hau ez baita amaitu.

Erraustegirik ez, erraustegia gelditu. Geldituko dugu.

Gipuzkoan inposatu nahi duten erraustegia gaur egun elitearen interesen alde eta herritarren aurka egiten ari diren politikaren sinbolo bat da. Ez gure izenean. Ustelak lurpera, bizitza da handiena.