2024-01-17 10:46

1937ko urtarrilaren 17an (gaur 87 urte, beraz) Gernikako udalean ikurriña altxatu zen ofizialki, lehen aldiz. Jose Labairuak (handik gutxira, otsailaren 13an alkate izendatua izandakoa eta bonbardaketa egunean herriko ordezkari-burua zena) bultzatu zuen ekimena, garai aztoratu batean.

Gure ustez egun esanguratsu eta garrantzitsua da, azpimarra berezia izan beharko lukeena. Gure herriaren ikurra, euskal herritarron sinboloa, herritarrak ordezkatzen duen eraikinean ofizialki zegokion/dagokion lekuan zegoelako horrela.

Luzea da ikurriñak izan duen jazarpena, eta bere bitartez, gu guztiok pairaturikoa. Ezinbesteko eztabaida sustatu beharra dago ere gaur egun inposaturiko ikurrek udaletxean duten lekuaz. Sinboloek garrantzia dute, zalantzarik gabe; eta bandera arrotzen derrigortasunek, demokraziaren kontra joateaz gain, existitzen diren gehiengo sozialen eskubideak urratzen ditu.

Horregatik, zera adierazi nahi dugu:

1.- Gaurtik aurrera egun honek izan beharko lukeen herritarren ezagupena, zabalpena eta parte-hartzea sustatzen saiatuko garela.

2.- Gaur egungo udal ordezkari taldeei (are gehiago abertzaleak izanik hirurak) urterik urte egun horrek dagokion aitortza instituzionala edukitzeko aktibo izatea. Eta eskertzekoa litzateke, aho batez eta modu bateratuan egitea, gainera.

3.- Zinez, datorren urteko efemeride honetan, alegia, 2025ko urtarrilaren 17an, denon artean adosturiko ekimen baterako hitzordua bultzatzea desio dugu. Gure prestutasuna azaltzen dugu, horretarako, eta, udal ordezkariak partaide izatera animatzen ditugu.

Gernika-Lumon, 2024ko urtarrilaren 17an

Vistas del municipio1

The post Urtarrilaren 17an, ikurriña altxatu zen Gernikako udalean 1937an appeared first on Guernica Gernikara.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
2017. urtean, Gernika-Lumoko Memoria, Kultura eta Giza Eskubideen alorretan dihardugun zenbait eragile eta elkarte batu ginen Gernikako Bonbardaketaren Urteurrenerako herriko taldeen jardueretan gutxieneko koordinazio bat lortzeko, elkarrekin lagundu eta ekimen komunak bultzatzeko.