2024-02-27 22:37

Martxoaren 16an Ibilaldia egingo dugu: Guggenheim-aren hedapen saiakeraren nondik norakoak ezagutuko ditugu Guggenheim Urdaibai STOP plataformarekin batera. Haiek emango digute, bertatik bertara, egun dugun informazioaren berri. Goizeko 10tan abiatuko gara Dalia lantegitik (Gernika-Lumo), eta Muruetaraino joango gara. 3 orduko txango aurre-ikuspena da, eta dohainik bada ere, eskertuko genizueke baldin eta gurekin harremanetan jarriko bazinateke aurrez, zenbateko taldea sortuko dugun jakiteko, eta hobeto antolatzeko, horrela.Udaberria gertu egongo da martxoaren 16an… ez dezagun utzi Urdaibaiko udaberria zapuzten!

#Ipes

#EzUtziGaldetzeari

The post Urdaibaitik ibilaldia appeared first on Guernica Gernikara.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
2017. urtean, Gernika-Lumoko Memoria, Kultura eta Giza Eskubideen alorretan dihardugun zenbait eragile eta elkarte batu ginen Gernikako Bonbardaketaren Urteurrenerako herriko taldeen jardueretan gutxieneko koordinazio bat lortzeko, elkarrekin lagundu eta ekimen komunak bultzatzeko.