2024-01-21 11:55

Raji Sourani abokatu palestinarra gurekin izan da, Gernika-Lumon. Mundu bat elkartea eta Yala Palestina Nafarroa Garaiko plataformarekin batera Gernikan burutu genuen Palestinaren aldeko mosaikoa ezagutu, eta Gernika eta bere memoria berarekin partekatzeko une emankorra izan da.

Palestinian Center for Human Rights-PCRH elkarteko zuzendaria da, Gazan bertatik lan egiten duen abokatu esanguratsua. Azken asteetan Hego Afrikak sustatu duen Israelen aurkako salaketako ekipoan partaide izan da ere.

Beste behin ere Palestina herriarekin gaudela adierazteko baliatu dugu; eta Gernika berririk ez dugula nahi ozen aldarrikatzeko unea izan da ere. Gernikatik Palestinara. Haritzetik olibondora #STOPGenocide #SOSGaza #FreePalestine

Aurreko egunean Iruñean izan zen. Bertako alkateak udalean jaso zuen, eta arratsaldean konferentzia jendetsua eman zuen hirian. Gernikatik pasa eta gero, Madrilera zihoan beste hitzaldi bat ematera, eta, horren bitartez, gaur egun Gazak pairatzen duen genozidioa salatzeko ahotsa altxatu, eta nazioarteko komunitatearen soluziorako inplikazio eskaera zabaldu nahi izan du. Eskerrik asko Mundu bat elkarteko kideei eta Yala Palestinako partaideei horrelako figura garrantzitsu bat Gernikara ekartzeagatik.

The post Raji Sourani abokatu palestinarra, Gernikan izan da gurekin appeared first on Guernica Gernikara.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
2017. urtean, Gernika-Lumoko Memoria, Kultura eta Giza Eskubideen alorretan dihardugun zenbait eragile eta elkarte batu ginen Gernikako Bonbardaketaren Urteurrenerako herriko taldeen jardueretan gutxieneko koordinazio bat lortzeko, elkarrekin lagundu eta ekimen komunak bultzatzeko.