2023-03-01 18:52

100 lagun inguru elkartu gara gaur ASTRA Gernikan, Ipes elkarteak antolatu dugun “pentsamendu bakarraren aurrean, prentsa askatasuna”solasaldian.Bertan Oihana Goiriena , Oihana Cabello (aurkezlea) eta Ramon Zallo izan dira hizlari, eta Pablo Gonzalezen kasua izan dugu ardatz.

#PabloAskatu #Ipes #EzUtziGaldetzeari

Atzo urte bat bete zuen Pablo Gonzalezek Polonian preso. Bere senidea den Oihana Goiriena izan genuen geure artean ASTRA Gernikan. Pabloren kazetaritza soslaia, gatazka guneetan prentsaren papera, espazio post-sobietarrean aditua izandakoa eta gatazka bateko alde guztietakoei ahotsa ematearen beharraz gogoetatu genuen.

Ramon Zallo, ekonomialaria, eta informazio zientziatan katedradunak parte-hartu zuen solasaldian, ASTRA Gernikan.Kazetaritzaren papera gatazka guneetan izan beharko lukeen egitekoaz gogoetatu zuen, eta hausnarketa interesgarriak utzi zizkigun.

Oso interesgarria izan da Ipes elkarteak antolatu duen mahai-ingurua ASTRA Gernikan. Interesa piztu bai, baina batez ere injustizia baten aurrean aurkitzen garelako. Nabarnizeko herritarrak ere, iniziatiba berri bat abiatu dute, bere berri eman genuen gure solasaldian, eta bat egin genuen berarekin, bide batez:

Oizmendi TB eskualdeko telebistak ekimena jaso du bere kronikan, eta hemen dago ikusgai:

https://www.oizmendi.eus/herriak/15-berriak/4532-mp-4-alb-2023-03-01-gernika-lumo-pablo-gonzalezen-egoerari-buruzko-solasaldia-izan-da-astran

Azken gogoeta bezala, Oihana Goirienaren testigantza biltzen duen lekukotasuna: Pablo Askatu!

The post Pentsamendu bakarraren aurrean, prentsa askatasuna: Pablo Gonzalezen kasua erdigunean appeared first on Guernica Gernikara.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
2017. urtean, Gernika-Lumoko Memoria, Kultura eta Giza Eskubideen alorretan dihardugun zenbait eragile eta elkarte batu ginen Gernikako Bonbardaketaren Urteurrenerako herriko taldeen jardueretan gutxieneko koordinazio bat lortzeko, elkarrekin lagundu eta ekimen komunak bultzatzeko.