2024-05-06 13:00

Nestor Basterretxea, herri txiki bateko artista handia.

Artista polifazetikoa: eskultura, pintura, diseinua, arkitektura, zinea…Euskal artea eta kultura abangoardian sartu zuen. Eta mundu zabalera hedatu.

Artista ez da jainko bat, baina sortzea da bere lana. Ezerezetik sortzea.

Arantzazuko kriptako margolanak honela azaldu zituen: “Kosmosa sortuz hasten naiz; mitologiekin jarraitu, gizakiak arrazoi bidez ulertzeko gai ez dena azaltzeko; kristautasuna da hurrengo urratsa eta, azkenik, garaiotako zeinua, gerra, gerrak denboran zehar”.

Arteak gerraren aurkako hamaika adibide eman ditu bere historia luzean. Hemen dugu bat. “Agonía de Fuego”, Gernikara jaurti zuten lehen bonbaren sinboloa.

Ba, gerraren aurkako eskultura honen aurrean omenaldi xume hau eskaini nahi diogu unibertsala den hizkuntza artistikoaren maisuari, gure Amalur hau artearen bidez zaintzeko hartu zuen arduragatik.

Gernika-Lumon, 2024.eko maiatzaren 6an.

The post Nestor Basterretxearen jaiotzaren 100.urteguna appeared first on Guernica Gernikara.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
2017. urtean, Gernika-Lumoko Memoria, Kultura eta Giza Eskubideen alorretan dihardugun zenbait eragile eta elkarte batu ginen Gernikako Bonbardaketaren Urteurrenerako herriko taldeen jardueretan gutxieneko koordinazio bat lortzeko, elkarrekin lagundu eta ekimen komunak bultzatzeko.