2023-06-15 13:42

Ekaianren 14an, ASTRA Gernikan, memoria elkarrizketa saio berria egin genuen. Oraingoan, Usurbil 1936 memoria elkartea gonbidatu genuen, eta, Aitor Azurki, Arantxa Manterola eta Jon Martin etorri zitzaizkigun herri-memoriaren eraikuntzan egiten ari diren lanaren berri ematera, eta, horren bitartez, gogoeta kolektiborako espazioak sustatzera. Gainera, Ingo Niebel euskal-alemandar idazle, kazetari eta historialariaren bideo bat izan genuen, Gernika eta Usurbilen arteko zubigintza ederra plazaratuz.

Azken urteetan lan emankorra egin dute herrian: lubakien berreskurapena, ezagutzen ez zen informazioaren lorpena, testigantzen jasoketa, oroimen ekitaldiak, kultur espresio ezberdinen parte-hartzea sustatu, aitortza ofizialen lanketa….lan guztia oso ondo laburbiltzen duen webgunea ere martxan jarri dute, eta sartzera gonbidatzen zaituztegu, zalantzarik gabe, dibulgaziorako euskarri oso baliagarria delako: www.usurbil1936.eus

ASTRA eraikina bera ere erakutsi genien, eta bere lan filosofia. Hitzaldia amaitu eta gero, orduko merkatu plaza zena (gaurko pasealekua) ikustera joan ginen, eta bertan dauden oroigarriak erakutsi genizkien. Elkar ezagutzatik, elkarlanerako aukerak eta gogoak sortu genituen aurrera begira ere.

Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi, eta zorionak Usurbil 1936koei egiten duzuen lanagatik. Aupa zuek!

#Ipe s#ezutzigaldetzeari #usurbil1936

The post Memoria elkarrizketa: Usurbil 1936 memoria elkartea appeared first on Guernica Gernikara.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
2017. urtean, Gernika-Lumoko Memoria, Kultura eta Giza Eskubideen alorretan dihardugun zenbait eragile eta elkarte batu ginen Gernikako Bonbardaketaren Urteurrenerako herriko taldeen jardueretan gutxieneko koordinazio bat lortzeko, elkarrekin lagundu eta ekimen komunak bultzatzeko.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!