2024-02-27 14:37

Gernika Palestina deialdi herritarrak Palestinarekiko elkartasun aktibo asterako deialdia egin du otsailaren 26tik eta martxoaren 3ra bitartean. Hainbat sindikatuk, ikasle mugimenduko eragileren batek ere, bat egin dute eta astean zehar ekimen ezberdinak egingo dira ikastetxe eta lantegietan.

Asteburuan, aldiz, herri, auzo eta hirietako mobilizazioak egingo dira, eta, zentzu horretan, Gernika-Lumon ere deialdiarekin bat eginez, martxoaren 2rako (larunbata) goizeko 12,30tan elkarretaratzea egingo dugu Merkurio plazan.

#GernikaPalestina

#GernikaMemoriarenLekuko

The post Gernika-Palestina, martxoak 2 elkarretaratzea appeared first on Guernica Gernikara.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
2017. urtean, Gernika-Lumoko Memoria, Kultura eta Giza Eskubideen alorretan dihardugun zenbait eragile eta elkarte batu ginen Gernikako Bonbardaketaren Urteurrenerako herriko taldeen jardueretan gutxieneko koordinazio bat lortzeko, elkarrekin lagundu eta ekimen komunak bultzatzeko.