2023an Gernika-Lumoko 8 biktimek kereila kriminala jarri zuten instantzia judizialetan, 1937tik frankismoko zitalkeria guztiak salatzeko eta krimen haiek ikertzeko, dagozkien erantzukizunak aplikatzea eskatuz. Ondoren, Gernika-Lumoko udalak (hiru alderdien batasunarekin) bat egin zuen herritar hauekin, kereilara gehituz.
2025ko abenduaren 10eko egunaren testuinguruan (Giza eskubideen nazioarteko eguna) agerraldi publikoa egin dute Josu Ibargutxik (kereila kriminaletan aritutako militantea) eta Andoni Hernandez eta Aitor Amutio abokatuak (kereilaren tramitazioan parte-hartzen ari diren talde juridikoko partaideak).


Honi erantsi behar zaio Gernikako Udalak aho batez adosturiko agiria, hemen irakurgai euskaraz eta gazteleraz:
Gernika Memoriaren Lekuko presente egon da agerraldian, eta bat egiten dugu borroka bide honekin. Egia, justizia eta erreparazio terminoetan harresi asko daude oraindik orain erausi gabe, eta horrelako egitasmoek (dituzten zailtasun eta oztopo guztiak aintzat harturik ere) balio handikoak dira.
#GernikaMemoriarenLekuko
The post Gernika: frankismoari kereila kriminala appeared first on Guernica Gernikara.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.