2025-05-05 09:31

Datorren larunbatean, hilak 10, eguerdiko 13tan Gernika-Lumoko Pasealekuan ekimena egingo dugu #GernikaPalestina eta Artistak genozidioaren aurka partaideak, elkarlanean.

Euskualdunak eskultoreen elkarteko artistek sustaturiko egitasmoa da, eta, ondorioz, Astra Gernikan dugun haien erakusketa maiatzaren 10ra arte arte luzatu dugu. Ikusgai jarraitzen du, beraz.

Ekimenean parte-hartzera animatzen zaituztegu.

Gernikatik Palestinara. Haritzetik olibondora.

The post Genozidioa STOP performance appeared first on Guernica Gernikara.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
2017. urtean, Gernika-Lumoko Memoria, Kultura eta Giza Eskubideen alorretan dihardugun zenbait eragile eta elkarte batu ginen Gernikako Bonbardaketaren Urteurrenerako herriko taldeen jardueretan gutxieneko koordinazio bat lortzeko, elkarrekin lagundu eta ekimen komunak bultzatzeko.