Lander Garciak memoriaktibistak eta Martxoak 3 elkarteko kideak koordinatutako lana da Euskal Memoria fundazioak atera berri duen liburu berria (2025ean): “Euskal kantu errebeldea” izenburupean. Ekainaren 18an (asteazkena) arratsaldeko 19ean ASTRAko hitzaldi gunean Landerrekin batera bere aurkezpena egingo dugu.
Kantutegi oparoa du gure herriak, aldarriz, jatorriz, esan-nahiez beteak. Memoria lantzeko tresna emankorra da musika eta letra, kantua. Horren bilduma landu du Euskal Memoria fundazioak, eta Lander Garciak egin ditu koordinazio lanak liburuxka formatuan argitaratzeko.
Izan ere, ekainaren 25ean Lauaxetaren erailketaren testuinguruan egin ohi dugu ikasturteko azken ekimena Ipes elkarteak, eta, oraingoan ere, horrela izango da.
The post “Euskal kantu errebeldea” liburu-aurkezpena appeared first on Guernica Gernikara.