2023-11-10 10:10

Ura, bizitzarako oinarrizkoa da. Haren kudeaketa demokratikoa ezinbestekoa da denontzat onuragarria izateko. Urteetan, negozio bihurtzeko saiakerak eta politikak egon dira; baita gurean ere.Honen guztiaren inguruan mintzatzen den ikus-entzunezko emanaldia egingo dugu ASTRA Gernikan, azaroaren 26an (igandea).

Ricardo Gamaza da bere zuzendaria, eta eko-kazetaritzatik dokumental bat baino gehiago egina du. Horretarako, Iratxe Arriola lagun izango dugu. Ura politikaren inguruan aritua eta aditua, Busturialdeko ura patzuergoaren bilakaeraren inguruan ezagupen zehatza duenak.Ondoren, solasaldirako tartea izango dugu ere Urdaibai -bere oraina eta bere etorkizuna- eztabaidagai dagoen honetan, uraren politikek eragin zuzena izan dutelako, eta izango dutelako.

#Ipes

#EzUtziGaldetzeari

The post Cloacas. Los negocios sucios del agua en Euskadi appeared first on Guernica Gernikara.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
2017. urtean, Gernika-Lumoko Memoria, Kultura eta Giza Eskubideen alorretan dihardugun zenbait eragile eta elkarte batu ginen Gernikako Bonbardaketaren Urteurrenerako herriko taldeen jardueretan gutxieneko koordinazio bat lortzeko, elkarrekin lagundu eta ekimen komunak bultzatzeko.