2020-01-09 15:44

Hurrengo lerroetan zenbait gako, datu eta infografia dituzu Euskal Herriko ugalkortasunari buruz.


Datuak denboraren pespektiban jarrita, aurreko bi hamarkadei so eginez gero biztanleriaren saldo naturalaren joera negatiboa nabarmena izan da: 2001ean jaiotzen eta heriotzen artean urria zen aldea, hil zirenak baino 35 pertsona gehiago jaio ziren. 2008an, heriotzak baino 3.419 gehiago izatera iritsi ziren jaiotzak. Hamar urteren buruan, aldiz, azken urteetako joera aldatu eta jaiotzak baino 6.942 heriotza gehiago erregistratu ziren 2018an. Orotara 24.181 euskal herritar jaio ziren urte horretan; milurtekoko kopuru txikiena.

Urte berean 31.123 heriotza izan zirenez, biztanleriaren saldo naturala negatiboa izan zen: 6.942 herritar gutxiago.

2018 urteko ugalkortasun tasari dagokionez, Euskal Herrian 37 haur jaio ziren haurrak izateko adinean diren 1.000 emakumeko (2018): Ipar EHn 43, Hego EHn 36.

Ugalkortasuna-Euskal-Herria 3

 

Ipar EHn familia/seme-alabei bideratutako gizarte babeseko gastua Hego EHkoaren hirukoitza da. Halaber, Hegoaldean handiagoa da gazteen prekarietatea, beranduago iristen da emantzipazioa, luzeagoak dira lanaldiak…

Ugalkortasuna-Euskal-Herria 2

Ugalkortasun handieneko 15 eskualdeen artean, 9 Ipar EHkoak dira. Nolanahi ere, soilik 7 eskualdetan da jaiotza kopurua heriotzena baino handiagoa: Iruñerrian, Arabako Lautadan, Errobi Aturrin, Urola-Kostaldean, Hazparneko lurraldean, Plentzia-Mungian eta Trebiñun.

Ugalkortasuna-Euskal-Herria 4

 

INEren 2018ko Ugalkortasun inkestaren arabera, hurrengoak dira seme-alabarik ez izateko arrazoiak Hego Euskal Herriko emakumeen artean :

  • 63.000k familia eta lana uztartzeko ezintasuna.
  • 60.000k bikote egoki falta.
  • 47.000k arrazoi ekonomikoak.
  • 41.000k osasun arrazoiak.
  • 44.000k haurrik izan nahi ez izatea.

Ugalkortasuna-Euskal-Herria 5

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Gaindegia Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia da. 2004 urtean sortu zen irabazi asmorik gabeko elkarte gisara, eragile ekonomiko eta sozialek osatuta dago, eta bere helburu nagusia herri ikuspegiz Euskal Herriari buruzko ezagumendua sortu eta eskaintzea da. Izan ere, Euskal Herrian bizi arren, gure Herria zertan den ezezaguna zaigu gehienoi; halaber, ez dugu elkar ezagutzen eta ondorioz ezin dugu Euskal Herriko eremu ekonomiko eta sozial bat egituratu. Euskal Herriaren baitan daude, ordea, aurrean ditugun erronken erantzunak. Gaindegia, beraz, eragile ekonomiko eta sozialei gure herriari buruzko ezagumendua eskaintzera datorren behategia da.