2020-05-01 20:57

Maiatzaren 2tik aurrera kalera ateratzeko baldintza berriak jarriko dira indarrean Hego Euskal Herrian, iragan igandean hasitako bideari aukera berriak batuz. Norbere bizitokitik kilometro bateko eremuan atera ahalko dira herritarrak egunean behin, eta kirola egiteko aukera ere izango dute. Ateraldi horiek distantzia eta ordutegi jakin batzuen barruan egin ahalko dira, kasuan kasu. Ondoko mapa interaktiboak herritarrek kontuan izan beharreko bi aldagai nagusiak bistaratzeko aukera ematen du. Batetik, norbere bizitokia aukeratu eta km 1eko eremua bistaratzekoa. Bestetik, iragan ezin den norbere udalerriaren muga.


Ikusi mapa handiagoa

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Gaindegia Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia da. 2004 urtean sortu zen irabazi asmorik gabeko elkarte gisara, eragile ekonomiko eta sozialek osatuta dago, eta bere helburu nagusia herri ikuspegiz Euskal Herriari buruzko ezagumendua sortu eta eskaintzea da. Izan ere, Euskal Herrian bizi arren, gure Herria zertan den ezezaguna zaigu gehienoi; halaber, ez dugu elkar ezagutzen eta ondorioz ezin dugu Euskal Herriko eremu ekonomiko eta sozial bat egituratu. Euskal Herriaren baitan daude, ordea, aurrean ditugun erronken erantzunak. Gaindegia, beraz, eragile ekonomiko eta sozialei gure herriari buruzko ezagumendua eskaintzera datorren behategia da.