2019-09-27 12:05

Euskal Herriak aurrez aurre trantsizio energetiko garrantzitsu bat du egiteko. Erregai fosilen kontsumoa maila gorenean dago Hego Euskal Herrian, eta 2018 urteko kontsumoa 2007koaren parekoa da: dieselaren inoizko kontsumo maila handiena erregistratu zen iaz, eta Gaindegiaren aurreikuspenak betez gero, 2019 urtean arinki murriztuko da soilik. Gasolinaren kontsumoak, ordea, gora egingo du. Hala, 2019 urtearen amaieran Hego Euskal Herriko erregai fosilen kontsumo maila maximo historikoetan mantenduko da, oraingo honetan, dieselaren nagusitasuna 2007 urtean baino handiagoa izango delarik.

Berriztagarriak-2014-2017-EH-Europa

Erregai fosilen kontsumoa azken urteotako handiena da eta krisi aurreko kontsumo historikoa gainditzen ari da. Beraz, zein transtsizio ari gara egiten? Euskal Herrian oso atzean geratzen ari gara.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Gaindegia Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia da. 2004 urtean sortu zen irabazi asmorik gabeko elkarte gisara, eragile ekonomiko eta sozialek osatuta dago, eta bere helburu nagusia herri ikuspegiz Euskal Herriari buruzko ezagumendua sortu eta eskaintzea da. Izan ere, Euskal Herrian bizi arren, gure Herria zertan den ezezaguna zaigu gehienoi; halaber, ez dugu elkar ezagutzen eta ondorioz ezin dugu Euskal Herriko eremu ekonomiko eta sozial bat egituratu. Euskal Herriaren baitan daude, ordea, aurrean ditugun erronken erantzunak. Gaindegia, beraz, eragile ekonomiko eta sozialei gure herriari buruzko ezagumendua eskaintzera datorren behategia da.