2017-04-27 12:29

> 2017ko lehen hiruhileko datuen arabera, Euskal Herriko langabezia tasa %11,24koa da (INE), aurreko urteko hiruhilabetean baino 0,2 puntu apalagoa. EUSTATek berriki kaleratutako datuen arabera, Euskal Herrian langabezia tasa 0,75 puntu jaitsi da eta %10,92an kokatzen da.

> Azken hiruhilekoan langabetu gordinak behera egiten jarraitu dute eta 4.500 gutxiago daude INEren arabera, ez lanik topatu dutelako baizik eta aktibo egoteari utzi diotelako. Areago, INEk Hego Euskal Herrian aurreko hiruhilekoan baino 8.800 landun gutxiago zenbatu ditu.

> INEeko datuen arabera, azken hiruhilekoan langabezia tasa soilik Bizkaian jaitsi egin da (-1,25) eta gainontzeko lurraldeetan igo egin da. EUSTATek antzerako jaitsieraren berri eman du Bizkaian (-1,80), baina ez Gipuzkoan: EUSTATek langabezia tasa 1,8 puntu jaitsi dela dio, eta INEk, aldiz, 0,77ko igoera izan duela aditzera eman du. Ipar Euskal Herrian, behin-behineko datuen arabera, 0,4 puntu igo da langabezia. Datu hauekin, Bizkaian mantentzen da oraindik ere langabezia tasarik handiena (%12,50), baita EUSTATen datuen arabera ere (%12,70).

> Azken hiruhilekoan, beste behin ere, Euskal Herriko eta EB-28ko langabezia tasen arteko aldea 0,4 puntu gutxitu da, baina Euskal Herriko langabeziak 2,8 puntu handiagoa izaten jarraitzen du (INE).

LANGABEZIA EH - EB28 2017-01

LANGABEZIA EH 2017-01 taula

LANGABEZIA EH - EB28 2017-01

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Gaindegia Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia da. 2004 urtean sortu zen irabazi asmorik gabeko elkarte gisara, eragile ekonomiko eta sozialek osatuta dago, eta bere helburu nagusia herri ikuspegiz Euskal Herriari buruzko ezagumendua sortu eta eskaintzea da. Izan ere, Euskal Herrian bizi arren, gure Herria zertan den ezezaguna zaigu gehienoi; halaber, ez dugu elkar ezagutzen eta ondorioz ezin dugu Euskal Herriko eremu ekonomiko eta sozial bat egituratu. Euskal Herriaren baitan daude, ordea, aurrean ditugun erronken erantzunak. Gaindegia, beraz, eragile ekonomiko eta sozialei gure herriari buruzko ezagumendua eskaintzera datorren behategia da.