2018-01-25 12:12

> 2017ko laugarren hiruhileko datuen arabera (EPA inkestari dagozkionak), Euskal Herriko langabezia tasa %10,19koa da (INE), aurreko urteko laugarren hiruhilekoan baino 1,26 puntu txikiagoa. EUSTATek berriki kaleratutako datuen arabera, Euskal Herrian langabezia tasa iaz baino 1,15 puntu txikiagoa da eta %10,52an kokatzen da. Azken hiruhilekoan langabetuen bolumena apaldu egin da lurralde guztietan, Ipar Euskal Herrian ezik (+300).

Langabezia tasa eta langabe kopurua, Euskal Herria eta lurraldeak

> INEeko datuen arabera, azken hiruhilekoan langabezia tasa nabarmen jaitsi da, bereziki Araban (-1,91) eta Bizkaian (-1,08). Ipar Euskal Herrian, aldiz, 0,2 puntu igo da. Edonola ere, Ipar Euskal Herriko langabezia tasak Euskal Herriko apalenetarikoa izaten jarraitzen du (%8,55).

> 2017ko azken hiruhilekoan, Euskal Herriko langabezia tasa 0,8 puntu apaldu da, EB-28n ez bezala (+0,1). Hala, bi lurraldeen arteko aldea murriztu egin da, nahiz eta Euskal Herriko langabeziak Europako Batasuneko bataz bestekoa baino 2,8 puntu handiagoa izaten jarraitzen duen (INE).

Langabezia tasa, Euskal Herria eta Europa

> Azken hiruhilekoko datuek Euskal Herriko langabezia tasa %10,80an finkatzen dute 2017an (INE), aurreko urtean baino 1,39 puntu azpitik. Hortaz, langabezia apaltzeko joera handia izan da aurten.> Euskal Herriko lan merkatuan langabeziaren eragina apaltzen ari da, baina prekarietatearen itzalak handiegia izaten jarraitzen du. Esaterako, 2017 urtean langabetu gisa erregistraturikoen %61ak ez du langabezi-saririk izan, lan merkatuko prekarietate eta babesgabetasunaren ondorioz.

Lan saririk gabeko langabetuak, urteka

AttachmentTamaina
gng_po-2018-01-25-eh_langabezia.pdf399.18 KB
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Gaindegia Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia da. 2004 urtean sortu zen irabazi asmorik gabeko elkarte gisara, eragile ekonomiko eta sozialek osatuta dago, eta bere helburu nagusia herri ikuspegiz Euskal Herriari buruzko ezagumendua sortu eta eskaintzea da. Izan ere, Euskal Herrian bizi arren, gure Herria zertan den ezezaguna zaigu gehienoi; halaber, ez dugu elkar ezagutzen eta ondorioz ezin dugu Euskal Herriko eremu ekonomiko eta sozial bat egituratu. Euskal Herriaren baitan daude, ordea, aurrean ditugun erronken erantzunak. Gaindegia, beraz, eragile ekonomiko eta sozialei gure herriari buruzko ezagumendua eskaintzera datorren behategia da.