2021-04-19 14:52

Ba al dakizu nola sortzen den dirua? Ba al zenekien emakumeok finantza-sisteman sartzeko oztopo gehiago ditugula? Zer nolako alternatibak ditugu horren aurrean?

 

Diruak mundua mugitzen du eta, hala ere, oso gutxi dakigu finantza-sistemaren inguruan. Horregatik, Finantzaz Haratago sareak kanpaina bat abiatuko du, diruaren jatorria, sistema kapitalistaren zirrikituak eta normalizatu behar ez ditugun desberdinkeriak ezagutzera emateko.

Finantza etikoen alorreko erakundeen sarea gara eta hezkuntza finantziario kritikoa sustatzen dugu.

Finantza Etikoak sustatzeko sare hau ondorengo erakundeok sustatu dugu:

Finantza Etiko eta Alternatiboetako Hezkuntzaren Euskal Sarea da Finantzaz Haratago, eta finantza etiko eta alternatiboetako hezkuntza partehartzailea sustatzearen eta zabaltzearen alde egiten du Euskal Autonomi Erkidegoan. Beste mundu-ikuskera izatearen beharra aldarrikatzen du, eta euskal gizarteak hezkuntza finantzarioari buruzko hausnarketa kritiko eta konstruktiboa garatzeko egiten du lan.

Hori dela eta, bideo-sorta bat egin du eta banan-banan argitaratuko ditu astero.

Honako hauexek dira landuko ditugun gaiak:

  • Diruaren historia.
  • Sistema ekonomikoa.
  • Finantza etikoen historia.
  • Espekulazioa.
  • Paradisu fiskalak.
  • Emakumeak eta finantzak.
  • Sozialki arduratsua den inbertsioa.
  • Ekologia eta finantzak.
  • Mikrokredituak.
  • Finantza etikoak gaur egun.
Finantza Etiko eta Alternatiboetako Hezkuntzaren Euskal Sarea