2021-05-27 12:04

Ba al zenekien espainiar Estatuan 2011 urtean emandako mailegu guztien artetik %8a izan zela bakarrik emakumeentzat? Eta 2000 urtean kreditu bat eskatu zuten emakumeen %85ari ukatu egin zitzaiola?

Bankuek badakite emakumeok gutxiago irabazten dugula (Soldata arrakala ezagun egiten zaizu, ezta?). Inoiz ez digute esango ez digutela mailegua ematen "emakume izateagatik", baina oztopo burutsuagoak jartzen dizkigute eskuratu ez ditzagun: interes oso altuak, berme gehigarriak, abalak...

Eta, gainera, diskriminazio hori handitu egiten da zure klase sozialaren, etniaren, adinaren, jatorriaren edota erlijioaren arabera.

Bazterkeria sortzen duten praktika horiek onartezinak dira eta ezin ditugu normaltzat hartu. Horregatik, finantza etikoak eta desberdinkeriez elikatzen den sistema kapitalistaren alternatibak nahi ditugu.

Finantza Etiko eta Alternatiboetako Hezkuntzaren Euskal Sarea