Jon Torner ARGIAko kazetariak gidatuta, Euskal Herriko zentro teknologiko desberdinetako ordezkariek parte hartuko dute euskarazko ahots teknologiaren egoera eta etorkizuna aztertu nahi duen mahai-inguruan. Topaketa urriaren 17an izango da, Donostiako San Telmo museoan egingo den Euskarabildua jardunaldian.
'