2020-07-02 09:30

Joan den astean erran bezala, azaroko Natur Zientzien IV. Topaketak Iruñea izango du topaleku. Hiri buruzagi osoa, baina, ezin dugu erabili, eta Iruñeko Planetarioa aukeratu dugu egoitza. 

    Dibulgazio zientifikoaren aterpe da 1993ko azaroaren 26tik, helburu dituelako zeru zohardietako izarrak eta haiek ezkutatutako txikitasunak ilunpetik argitara ematea. Garraio publikoa hautatuz gero, autobus eta tren geltokiak 30 minutura ditu. Autoz joanez gero, berriz, gertu ditu hainbat aparkaleku, eta 10 minutu besterik ez eraikinera. Iristerakoan, planetarioaren inguruko berdeguneek egiten dute harrera, baita lorategi botaniko japoniar batek ere.

    Webgunean badugu egoitzarako propio sortutako orrialde bat. Bertan, mapa baten gainean ikus ditzakezue planetarioa bera ez ezik, baita goian aipaturiko aparkaleku eta garraio publikoen geltokiak ere.

    Ongi segi!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskalnatura taldea 2007tik dabil naturaren inguruko zientzia albisteen eta euskarazko edukien dibulgazioan. Horrez gain, Udako Euskal Unibertsitatearen natur zientzien saila zuzentzen du. Jardun horren baitan, hurrengo ekintza nagusia Natur Zientzien IV. Topaketa (Iruñea, azaroak 7-8) antolatzea da.