2020-07-16 09:39

Bigarren asteko aurkezpenean, Nerea Pagaldai Agiriano dugu protagonista. Arrasatearra izan arren, ziur gaude erroak antzinako Grezian dituela. Ez duzuela sinesten? Irakur itzazue ba ondorengo hitzak.

Zaldia alboan izan du txiki-txikitatik, eta beste soinadar bat bailitzan darabil egun. Laztanik txikiena aski du zaldiak norabidea alda dezan. Bestalde, egunez baino, gauez ateratzen da maizago etxetik. Ez bestaz besta dabilelako, gaueko harrapariak arrunt gustuko dituelako baizik. Bakoitzari haren doinuan erantzuten ere entzun dugu inoiz, kahaka eta ulu artean. Do, Re eta Mi, magia dirudi. Ilunpean ikusi ahal izateko, berriz, linterna beharrean urez beteriko kristalezko botila du soinean. Hori bai, Noctiluca scintillans, bat edo beste ere badarama bertan, bidea sobera ilun izan ez dadin. Arkua bertzerik ez zaio falta benetako amazona emateko!

Aitortu digu aspaldian ez duela libururik zabaldu, baina ez du erran nahi deus irakurtzen ez duenik. Gainean daramatza beti borzpasei artikulu eta gida, tesia egiteko behar beharrezkoak baititu-eta!

Antolatzaileetako bakoitzak Euskal Herriko habitat bati buruz idatzi du webgunean. Irakur itzazue eta esan zein duzuen gustukoen.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskalnatura taldea 2007tik dabil naturaren inguruko zientzia albisteen eta euskarazko edukien dibulgazioan. Horrez gain, Udako Euskal Unibertsitatearen natur zientzien saila zuzentzen du. Jardun horren baitan, hurrengo ekintza nagusia Natur Zientzien IV. Topaketa (Iruñea, azaroak 7-8) antolatzea da.