2020-08-20 09:30

Aurkezten azkena, baina ikusi zenuten lehena, Ana García del Bao donostiarra da. Gauza sinple eta xumeak ditu gustuko. Emaizkiozu bizpahiru elementu, eta segidan egingo dizu izugarrizko plana. Mendia, argazki-kamera, gazta eta ogia. Egun osoa irribarrea aurpegian duela pasako du hala. Hori bai, aukeran bazkalosteko kafea badago, hobe. Indarberritu eta txutxu-mutxuetan eguneratzeko momentu aproposa baita beretzat.

Jolasak eta txantxak bere biziaren ardatz dira. Zeharkaldiren batean harekin elkartu eta zure mihia ahoan eutsi ezinda zabiltzenean, lasai, hor etorriko zaizu Ana pintza bat zintzilikatzera. Matxardak baina, aterpetxera iritsitakoan, prenda ere eramango du eskegirik. Antzerkiak gustuko ez badituzu, hobe duzu helmugara gerturatzean zure arropa guztiak ondo egiaztatzea.

Antolatzaileetako bakoitzak Euskal Herriko habitat bati buruz idatzi du webgunean. Irakur itzazue eta esan zein duzuen gustukoen.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskalnatura taldea 2007tik dabil naturaren inguruko zientzia albisteen eta euskarazko edukien dibulgazioan. Horrez gain, Udako Euskal Unibertsitatearen natur zientzien saila zuzentzen du. Jardun horren baitan, hurrengo ekintza nagusia Natur Zientzien IV. Topaketa (Iruñea, azaroak 7-8) antolatzea da.