2018-11-06 16:41
10 egun eskas geratzen zaizkigu topaketarekin hasi eta Europa Jauregia natur zientzien batzarleku bihurtzeko. Egun gutxi geratzen dira, bai, baina eguna iristeko irrikitan egongo zarete zuotako batzuk. Horietako bat bazara, lasai, badugu zuretako erremedioa.
Aurreko astean gure sare sozialetan aurreratu bezala, ehiza jorratuko da Natur Zientzien III. Topaketako mahai-inguruan. Honekin lotuta, otsoaren gaineko bi hitzaldi eskainiko dira azaroaren 8an. "Otsoa Europan babestuta eta populazioak gorantz. Zergatik Euskadin ez?" da hitzaldien izenburua eta Otso taldeko kide diren Jolanda Areitio eta Xabier Rubio izango dira hizlariak. Sarrera librea izango da bi kasuetan, lekuak bete arte:
Lehena, eguerdiko 12:00etan eskainiko da, UPV/EHUko Farmazia fakultateko (Gasteizko kanpusa) Gradu aretoan.
Bigarrena, arratsaldeko 18:00etan eskainiko da, Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa den Atarian.
Ez ahaztu azaroaren 9an ixten dela izen ematea, beraz, oraindik izenik eman ez baduzu, baina topaketara etorri nahi baduzu, ez ezazu denbora galdu eta eman izena lehenbailehen!
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskalnatura taldea 2007tik dabil naturaren inguruko zientzia albisteen eta euskarazko edukien dibulgazioan. Horrez gain, Udako Euskal Unibertsitatearen natur zientzien saila zuzentzen du. Jardun horren baitan, hurrengo ekintza nagusia Natur Zientzien IV. Topaketa (Iruñea, azaroak 7-8) antolatzea da.